Edizio berezia izan da, Bilbora, sarea sortu zen lekura, 10 urte baino gehiagoren ondoren bueltatu baita. Bertaratutakook aukera paregabea izan dugu hondakin eta baliabide naturalen kudeaketa jasangarriaren azken joera eta praktikei buruz ikasteko, eta harremanak eta lankidetzak ezartzeko esparruko beste profesional batzuekin. (Agustín del Prado, BC3ko Ikerbasqueko ikertzaile elkartua eta Red Remediako kidea)
Besteak beste, jardunaldiak mundumailako lau ikertzaile garrantzitsuren partehartzea izan zuen, Anne Mottet, Nazio Batuen Nekazaritza eta Elikadurarako Erakundekoa (FAO), David Fangueiro, Lisboako Unibertsitatekoa (Portugal), Begoña González Moro (UPV/EHU) eta Jorge Curiel, Ikerbasque Professor BC3koa.
Jardunaldiari amaiera emateko, mahai-inguru bat egin zen “carbon farmin”-aren inguruan, María José Sanz BC3ko zuzendari zientifikoaren moderatzailearekin. Bertan, Paulo Canaveira (Lisboako Unibertsitateko Goi Mailako Institutu Teknikoa), Mari Luz Gomez (Ihobe), Olga Martín (ACLIMA) eta Oscar del Hierro (NEIKER) izan ziren.
Europar Batasunak, 2022ko azaroan, karbono-bahiketa ziurtatzeko Europa mailako borondatezko lehen esparrua aurkeztu ondoren, “carbon farming” terminoa ikusmin handia sortzen ari da politikan, zientzian eta nekazaritzan. Horregatik, Workshop-ean elkarrizketa-mahai bat planteatu nahi izan genuen, tartean zeuden eragileen itxaropenak ezagutzeko. (Inma Batalla, BC3ko ikertzailea eta Remedia sareko kidea)
Gehiago Red Remediari buruz:
Red Remedia ekimen zientifikoa da, eta nekazaritza eta basogintzaren esparruan lan egiten duten talde zientifikoen arteko sinergiak eta osagarritasunak sustatzea du helburu, diziplina anitzeko ikuspegi batetik. Sektore desberdinak (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza) dimentsio desberdinetan (biofisikoa, sozioekonomikoa eta politikoa) modu orekatuan integratzearen garrantzia aitortzen du. Sarea Bilbon jaio zen, 2012an Agustin del Prado sustatzaile nagusi eta lehen koordinatzaile zela.