Energia, klima aldaketa eta alternatibak, Ingurugelan


Jon Sampedro BC3ko ikertzaileak trantsizio energetikoari buruzko prestakuntza-saio bat eman zuen Ingurugelak urtarrilaren 18an Laudion (Araba) antolatutako “Energia, Klima-aldaketa eta Alternatibak jardunaldian. Ingurugela irakasleei eta ikastetxeei laguntzeko sarea da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak sortua, eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sisteman ingurumen-hezkuntzako planak eta programak koordinatzen dituena.

Jardunaldiak Arabako hainbat ikastetxetako 16 irakasle bildu zituen, eta GJHa eguneratzea eta horretan sakontzea izan zuen helburu: “Energia eskuragarria, segurua, iraunkorra eta modernoa bermatzea”. BC3ko ikertzaileak emandako ikastaroan parte hartu zuten irakasleek aukera izan zuten klima-aldaketari aurre egiteko alternatiba energetikoak ikusi eta aztertzeko, eta, era berean, aukera izan zuten beren ikastetxeetan transmititzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.