Maria Jose Sanzek parte hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako “Europan al dugu totalitarismoaren aurkako txertoa?” Jardunaldian


María José Sanzek, BC3 – Basque Centre for Climate Change-ko zuzendari zientifikoak, parte hartu du Etorkizuna Eraikiz Gunean egindako Europan badugu totalitarismoaren aurkako txertoa? Jardunaldian. Jardunaldi hori Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du Europaren Egunean, eta klima-aldaketaren eraginari buruz hitz egin du. Hainbat adituk parte hartu dute jardunaldian, eta Europarekin zerikusia duten gaurkotasuneko hainbat gai jorratu dituzte. Hala, Nerea Magallón Zuzenbideko doktoreak hitz egin du Europako gobernantzaren erronkei eta Garapen Jasangarriko Helburuei buruz; Carmen Salcedo Valentziako Unibertsitateko irakasleak giza eskubideei buruz; Maite Alonso Eusko Jaurlaritzako sailburuorde ohiak hezkuntza-erronkei buruz; Leyre Arrieta Historia Garaikideko doktoreak Euskadik Europan duen parte-hartzeari buruz; eta, azkenik, Arola Urdangarin Euroguneko zuzendariak hitz egin du.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.