“BC3k Trantsizio Energetikoaren eta Klima Ekintzaren Behatokia (OTEA) eta OTEA 2020 Txostena aurkeztu ditu”
[Bilbon, 2021eko martxoaren 25an] Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroak Trantsizio Energetikoaren eta Klima Ekintzaren Behatokia (OTEA) aurkeztuko du martxoaren 29an, onlineko ekitaldi batean (esteka).
OTEAk informazio fidagarri, eguneratu eta eskuraerraza eskaintzen dio gizarteari, Espainiako trantsizio energetikoaren jarraipen zehatzagoa egiteko. BC3n garatutako metodologia eta ikerketa berriak garatzen ditu OTEAk, gizarteari informazioa ematen eta erabakiak hartzen laguntzeko. Gainera, trantsizio energetikoa kontu teknologiko edo energetiko hutsa ez izaki, OTEAk badu gizarte- eta ingurumen-dimentsio garrantzitsua ere, eta trantsizio energetikoaren inguruko alderdi guztien ikuspegi zabala ematen duten adierazleak hartzen ditu barnean, hala nola pobrezia energetikoa edo energia sektoreko genero-dimentsioa.
Teresa Ribera laugarren lehendakariorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak eta Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuak parte hartuko dute irekiera ekitaldian, eta María José Sanz BC3ko zuzendariak egingo die harrera.
Mikel González-Eguino BC3ko ikertzaile eta OTEAko koordinatzaileak OTEA Urteko Txostena aurkeztuko du: COVID-19aren eraginak hain markatuta dagoen 2020. urtearen mugarri nagusiak eta behatokiak berak egindako zenbait azterketa azalduko ditu. Horretaz gainera, COVIDaren osteko etorkizuneko trantsizio energetikoaren giltzarriei buruzko eztabaida bat izango da gai horretako aditu nabarmen batzuekin: Asunción Ruiz (SEO/BirdLife), Cristina Rivero (CEOE), Joaquín Nieto (OIT) eta Pedro Linares (Comillasko Unibertsitate Pontifizioa). Moderatzailea Cristina Monge izango da (Zaragozako Unibertsitatea).
Hauek dira OTEA 2020 txosteneko mugarri garrantzitsu batzuk:
Jardunaldian, COVID-19ak berotegi-efektuko gasen emisioetan duen eraginari buruzko azterlan bat ere aurkeztuko da. Azterlan horrek metodologia berri bat garatzen du, aukera ematen duena emisioak lehen aldiz hilabetez hilabete, eta soilik bi hilabeteko atzerapenarekin, zenbatesteko. Lan horri esker, ziurgabetasun-tarte onargarri batekin osa daitezke emisioen datu ofizialak, harik eta 2021. urtearen erdialdean MITERD ministerioak Berotegi Efektuko Gasen Inbentario Nazionalaren urteko aurrerapena aurkeztu arte eta 2022. urtearen amaieran emisioen behin betiko datuak argitaratu arte.
BC3ri buruz
Basque Centre for Climate Change (BC3) diziplinarteko nazioarteko ikerketa-zentroa da, eta Bilbon du egoitza, Eusko Jaurlaritzak zientzia eta ikerketa sustatzeko sortu zuen.Zentroa BERCen (Basque Excellence Research Center) artean dago, eta bazkideen artean ditu Ikerbasque, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ihobe, Ingurumena Kudeatzeko eta Kontserbatzeko Euskal Sozietatea, eta Maria de Maeztu estatuko zentroetako bat da. BC3 aktiboki aritzen da lankidetzan gizarte- eta enpresa-ingurunearekin, eta diziplina anitzeko ezagutza sortzen du, nazioartean garapen jasangarrirako erabakiak hartzea errazteko eta bultzatzeko.
OTEAri buruz:
BC3ren ekimena da OTEA, trantsizio energetikoan eta klima-ekintzan adituak diren BC3ko diziplina anitzeko ikertzaileen talde batek osatua. OTEA Iberdrolak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren María de Maeztu bikaintasun-zentroetarako laguntza-programak finantzatzen dute. AEMENER (Asociación Española de Mujeres de la Energía), AEEE (Asociación Española de Economía de la Energía) eta etorkizunean formalki atxikiko diren beste erakunde batzuen laguntza du. https://otea.info/
We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.
ACEPTAR