Unai Pascual, BC3ko ikertzailea eta Ikerbasqueko irakaslea, ETB1eko Ahoz Aho saion izan da. Saioan zehar hainbat gai ezberdin jorratu ditu Ilaski Serranorekin. Horien artean, abuztu honetan jaso duen naturaren baloreen ebaluaziorako IPBES taldeko kopresidente izendapena.
“Ez daukagu plan B planetarik, orduan gure plana norantz doan ondo aztertu behar dugu. Horretarako, proiektu ahaltsu eta polita dugu eskuartean, hiru urtetarako eta 100 ikertzaile baino gehiagorekin.” Unai Pascual, BC3ko ikertzailea Ahoz Aho saioan
Elkarrizketa osoa eskura EITBko Nahiera plataforman, 58 minututik aurrera.