Eusko Jaurlaritzak eta BC3k hitzarmen bat sinatu dute klima-aldaketari buruzko ikerketa, dibulgazioa eta prestakuntza sustatzeko
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta BC3 – Basque Centre for Climate Changek Euskadi klima-aldaketaren ondorioetara arintzeko eta egokitzeko hitzarmena sinatu dute.
Akordioaren arabera, BC3ari 430.000 euroko ekarpena egingo zaio datozen lau urteetan (1,7 milioi euro guztira), eta sei jarduera-arlo zehatzetan erabiltzeko:
1) Klimaren oinarriak
2) Karbono gutxiko gizarte bilakatzea
3) Lurreko ekosistemak
4) Klima-aldaketara egokitzeko neurriak
5) Giza eta natur sistemen eredu integratuak
6) Zabalkundea eta gaikuntza
Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren hitzetan, “Euskadiko berotze globalaren ondorioei buruzko ezagutza emango digu BC3k, eta gure ekonomiaren sektore ezberdinetan trantsizio ekologiko baterako hartzen ditugun politikei buruzko aholkularitza eskainiko digu”.
Hitzarmenaren xehetasunak Eusko Jaurlaritzaren webgunean kontsulta daitezke. Gobernu Kontseiluak ekainaren 2an eman zion oniritzia erabaki horri.