Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Krisi klimatikoa: krisi bati aurre eginez, beste krisi batetik ateratzeko

1 urria, 2020 @ 6:00 pm - 7:00 pm

ONLINE ZUZENEAN
Krisi klimatikoa: krisi bati aurre eginez, beste krisi batetik ateratzeko

urriak 1, 2020
Donostia Sustainability Forum

Krisi klimatikoak gure garaia definitzen du, eta pentsatzen genuena baino askoz bizkorrago ari da gertatzen. Zer egingo dugu?

 

María José Sanz, BC3 – Basque Centre for Climate Changeko zuzendari zientifikoa eta IPCCko kidea, urriaren 1ean, 18.00etan, UPV/EHUko Udako Ikastaroek antolatutako Donostia Sustanability Forumeko jardunaldi berezietan parte hartuko du.

Jasaten ari garen pandemiak erakutsi digu biziki zaila dela eragiten diguten arriskuen larritasuna aurreikustea. Hamarkadak daramatzagu esaten klima aldaketa dela gizateriak datozen urteetan gainditu beharko duen erronkarik handienetako bat. Eta oso argi dugu gauza bat: gure gizartearentzat arriskuak gero eta handiagoak direla.

Har daitezkeen funtsezko neurrietako batzuk ez zaizkigu arrotzak, eta baliagarriak dira bi krisiei aurre egiteko, hots, osasun krisiari nahiz krisi klimatikoari aurre egiteko; izan ere, gure gizarteko esparru guztietan eztabaidatzen da haien inguruan, nahiz eta beti ez diren modu koherentean eta sinergiaz hartzen. Horien artean, hauek nabarmentzen dira: lurraren degradazioa, biodibertsitate galera eta airearen, lurraren eta uren kutsadura murriztea; uraren eta baliabideen kudeaketa hobetzea; klima aldaketa arintzea eta horretara egokitzea; baliabideak eraginkortasunez erabiltzea; deskarbonizazioa, desbinkulazioa eta desintoxikazioa jorratzea; eta arriskuak eta hondamendiak prebenitzea eta kudeatzea. Neurri horiek guztiak hartzeko, politika anbiziotsuagoak eta eraginkorragoak behar dira, besteak beste esparru hauetan: kontsumo eta ekoizpen jasangarriak, baliabideen erabilera eta kudeaketa eraginkorragoa, ekosistemen kudeaketa integratua eta hondakinen murrizketa. Egoera horretan, diziplina anitzeko hurbilketak funtsezkoak dira konponbide eraginkorrak proposatzeko, bai eta ezinbestean gerta daitezkeen inpaktuek dakartzaten erronkei heltzeko ere. Eta lankidetza horrek oinarri izan behar ditu errespetua, diziplina aniztasunak ekartzen dizkigun gaitasun eta ikuspegi desberdinak, sistema fisikoen eta sozio-ekologikoen konplexutasunari heltzeko kemena eta gizarte eragile desberdinekin ezagutza sortzeko beharra.

Hitzaldia online emango da zuzenean. Parte hartu nahi baduzu, mesedez, izena eman ZOOM bidez sartzeko. Streaming bidez jarraitu nahi baduzu (parte-hartzerik gabe), sartu www.donostiasustainabilityforum.eus  webgunean (sarbidea egun berean argitaratuko da).

Xehetasunak

Data:
1 urria, 2020
Ordua:
6:00 pm - 7:00 pm
Ekitaldi kategoria:
, ,
Ekitaldi etiketak:
, , , , ,

Egoitza

Online




Financiado por el Ministerio de Ciencia Innovación y Universidades y la Agencia Estatal de Investigación,
a través de la Convocatoria: Maria de Maeztu 2017 (BOE 21/10/2017) siendo la referencia de nuestro expediente: MDM-2017-0714

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change. Excelencia María de Maeztu.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies