Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

KLIMA ALDAKETAri buruzko Jardunaldia: NONDIK GATOZ, NON GAUDE eta NORA JOAN NAHI DUGU?

27 apirila, 2022 @ 11:45 am - 2:30 pm

Datorren asteazkenean, apirilaren 27an, IPCCk klima aldaketari buruz 6. Ebaluazio Zikloaren (6AR) baitan argitaratu berri dituen txostenen inguruko jardunaldia egingo da Zientzia eta Teknologia Fakultateko (ZTF-FCT) Paraninfoan, bereziki horretarako prestaturiko NONDIK GATOZ, NON GAUDE ETA NORA JOAN NAHI DUGU? Jardunaldian.

6AR ebaluazioa hiru lantaldek garatzen dituzte, eta jardunaldi honetan lantalde horien txostenen prestaketan parte hartu duten zientzialariek aurkeztuko dituzte:

IPCCren 1. Lantaldeak (WGI) lehenagoko, oraingo eta etorkizuneko klima-aldaketa azaltzen duen Zientzia fisikoaren oinarriei heldu dio.

IPCCren 2. Lantaldeak (WGII) Klima-aldaketarekin lotutako inpaktuak, egokitzapena eta kalteberatasunak ebaluatu ditu.

IPCCren 3. Lantaldeak (WGIII) klima-aldaketaren arintzean jarri du arreta, atmosferan

berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko metodoak ebaluatuta.

  1. Lantaldeak (WGI) bere seigarren eta azken ebaluazio-txostena 2021eko abuztuan argitaratu zuen, eta 2. Lantaldearena (WGII) aurtengo otsailaren 28an argitaratu da. 3. Lantaldearen (WGIII) txostena hilabete honen hasieran argitaratu berri da. Sintesi Txostena, aurreko txostenetako eta azken hiru txosten berezietako funtsezko elementuak eta ondorioak jaso eta laburbiltzen dituena, 2022ko irailean argitaratuko da.

Jardunaldia 11:45etatik 14:30etara luzatuko da, eta hauek dira txostenak aurkeztuko dituztenak:

  • IPCCren WGI txostena Barcelona Supercomputing Centerreko Lurreko Zientzien Saileko Zuzendaria den Paco Doblas-ek aurkeztuko du. Zeregin horretan Jon Saenz irakasleak (ZTF-FCT-ko Fisika Saila) eta Sérgio H. Faria Ikerbasqueak (Basque Centre for Climate Change, BC3) lagunduko diote.
  • IPCCren WGII txostena Wegener Center for Climate and Global Changeko “EconClima” ikerketa taldearen zuzendarikide den Birgit Bednar-Friedl ikerlariak (Graz Unibetsitatea, Austria) aurkeztuko Zeregin horretan Ane Zabaleta irakasleak (ZTF-FCT-ko Geologia Saila) eta geologian doktorea den Elisa Sainz de Murieta (UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua eta Basque Centre for Climate Change, BC3) lagunduko diote.
  • IPCCren WGIII txostena Basque Centre for Climate Changeko zuzendaria den Mª José Sanz-ek aurkeztuko du. Zeregin horretan Gorka Elordi irakasleak (ZTF-FCT-ko Ingeniaritza Kimikoa Saila) lagunduko dio.

Xehetasunak

Data:
27 apirila, 2022
Ordua:
11:45 am - 2:30 pm
Kategoria Ekitaldi: