Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“Energia berriztagarriak finantzatzeko mekanismo alternatiboen eragina Espainian”

19 otsaila, 2020 @ 9:30 am - 12:30 pm

“Energia berriztagarriak finantzatzeko mekanismo alternatiboen eragina Espainian”
BC3ren ikerketa emaitzen aurkezpena
Astezkena, 2020ko otsailak 19
9.30h – 12.30h.
Lekua: Bizkaia Aretoa

2020an kontsumitutako energia osoaren % 20 iturri berriztagarrietatik etortzeko helburua bete ahal izateko, energia berriztagarriak garatu behar izan dira, eta energia horiek, batez ere, elektrizitate-prezioetan errekarguak eginez finantzatu dira, eta, beraz, elektrizitate-kontsumitzaileen bizkar utziz energia berriztagarrien alorrean ezarritako helburuak betetzeko ahaleginaren zati handi bat.

Hainbat eragile ekonomiko eta sozialek gomendatu dute energia berriztagarriak finantzatzeko bide alternatiboak aztertzea, hiru helbururekin: industrien lehiakortasuna bultzatzea, 2030erako ezarritako deskarbonizazio- eta efizientzia-helburuak elektrifikazio bidez sustatzea eta etxeetako elektrizitatearen prezioa murriztea. Adituen Txostenak ere (IE 2018) norabide horretan aurrera egitea gomendatzen zuen.

Azterlan horretan egindako azterketak erakusten du posible dela ekonomian eragin negatiborik ez duten beste finantzabide batzuk bilatzea, hazkunde ekonomikoa sustatuko dutenak eta bezeroei mezu egokiak bidaliko dizkietenak energia bakoitzaren kontsumoak ingurumenean eragiten duen kalteari buruz.

Aztertutako aukeretako bat da Estatuaren Aurrekontu Orokorretara eramatea energia berriztagarrien ordainketari lotutako kostu arautuak (zeinak elektrizitate-tarifan sartuta baitaude). Hala, argiaren faktura dagokion proportzioan murriztuko litzateke (etxeetako eta enpresetako kontsumitzaileen mesedetan eta ekonomiaren deskarbonizazioa bultzatuz) eta banatze-efektua izango luke pixkanaka. Beste aukera batzuk ere ari dira aztertzen, hala nola CO2-ari zerga bat jarriz finantzatzea: honen efektua ez litzateke aurrekoa bezain pixkanakakoa izango, baina ekonomiaren deskarbonizazioa bizkortuko luke. Azterlanak alternatiben abantailak eta eragozpenak identifikatzen ditu.