- ekitaldia hau amaitu da.
[Agora K2050]: Bizitzeko hiri berdeagoak
26 maiatza, 2021 @ 7:00 pm - 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Planetako bizitzari eusteko espazio garrantzitsuak hartuz eraiki ditugu hiriak. Giza kokaleku horien inpaktuetako bat izan da espezie askoren biziraupenerako habitat garrantzitsuak galtzea, ekosistemen aldaketak eta biodibertsitatearen galera larriak eraginez. Gainera, alor zientifikotik esaten digute mundu mailan gertatzen ari den biodibertsitatearen galera hori, beste arrisku batzuen artean, faktore erabakigarria dela pairatzen ari garen moduko pandemiak sorrarazteko. Hiria etorkizunerako prestatzeak natura babestea eta berreskuratzea eskatzen du, gure auzoak birmoldatzea emisioak murrizteko eta biodibertsitatea areagotu eta zaintzeko. Biodibertsitatearen Europako Estrategiak azpimarratzen du beharrezkoa dela hiri-espazio osasungarriagoak eta bizikalitate handiagokoak sortzea, hirietako metabolismoa ekosistema naturaletakotik hurbil egon dadin.
Lekua: San Telmo Museoa
Hizlariak:
Unai Pascual García de Acilu. Ikerbasqueko irakaslea eta Basque Centre for Climate Changeko (BC3) ikertzailea
Ibone Ametzaga Arregi. Ekologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU)
Moderatzailea Modera:
Ana Galarraga Aiestaran. Elhuyarko zientzia-komunikatzailea
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.