- ekitaldia hau amaitu da.
Urban Klima 2050: agente anitzen arteko lankidetza egokitzapena Euskadin finantzatzeko
30 iraila, 2021 @ 3:00 pm - 4:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Asteklima:
Urban Klima 2050: agente anitzen arteko lankidetza egokitzapena Euskadin finantzatzeko
2021eko irailak 30a
15.00-16.30 (CEST)
Palacio Euskalduna Jauregia
Urban Klima 2050: agente anitzen arteko lankidetza egokitzapena Euskadin finantzatzeko. Beraren helburua da lurraldearen erresilientzia bermatzea, maila anitzeko gobernantzaren ikuspegi batez, alderi interesatu ugari bilduz, eta klima-ekintza tokiz toki aplikatuz. Eskala handiko LIFE Proiektu Integratu hau 2019an abiatu zen, 20 erakunde bildu zituen elkarte bati eta 19,8 milioi euroko inbertsio bati esker (Europar Batasunak inbertsio horren % 52 finantzatu zuen). Proiektuaren bazkideek helburu handinahi bat ezarri dute, alegia, 40 ekintza gauzatzea 6 urtean, hiru arlo espezifikotan –kostaldea, ibai-arroak, eta hiriak eta hiri-ingurumariak-, 2 milioi pertsonarengan baino gehiagorengan inpaktua izanik.
“Urban KLIMA 2050: sektore anitzen arteko lankidetza egokitzapena Euskadin finantzatzeko eta beraren etena murrizteko” izenburuko tailerrak erakutsiko du Euskadik Parisko Akordioaren helburuak betetzeko hartuta duen konpromisoa, konpromiso politikoaz, legediaz, estrategia konkretuez, baliabide finantzarioez eta tokian tokiko ekintzaz baliatuz; horiek guztiek lurraldearen erresilientziaren alde lan egiten duten eragile ugari inplikatzen dituzte, planeta jasangarri eta osasuntsua lortzeko Helburu Globalei ekarpena eginez.
Halaber, ekitaldiak eskualde-ikuspegia eta NBKAEHk gidatzen dituen prozesu eta kanpaina globalak ere konektatuko ditu, lurralde mailako inpaktu positibo bat oso urrunera iritsi daitekeela erakutsiz.
Tailerra PreCOP26 Ekitaldi paralelo ofiziala da – All4Climate Italia 2021.
Ingelesa-gaztelania aldibereko itzulpena egongo da.
Izen-ematea online formularioaren bidez egin daiteke, hizkuntza aukeratuz.
Programa
15:00
Inaugurazioa – “Parisko Akordioa betetzea: lurralde-konpromiso bat egokitzapenaren etena finantzatzeko”
Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, Eusko Jaurlaritza
Christian Strasser, Baliabide Natural, Klima, Ekonomia Urdin Jasangarri eta Energia Garbiaren Atalaren arduraduna, Europar Batzordeko LIFE Programa
Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, Green Capital 2012
15:15
Mahai-ingurua – “Urban KLIMA 2050: alderdi interesatu anitzen arteko lankidetza egokitze-ekintza eta jardunbide egokiak bultzatzeko”
Alexander Boto, Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate publikoaren zuzendari nagusia
Eneko Goia, Donostiako alkatea
María José Sanz, BC3 – Klima-aldaketarako Euskal Zentroaren zuzendari zientifikoa
Olatz Unamunzaga. Saileko arduraduna. Baliabide Naturalen Kontserbazioa.Carlos Garbisu, Neiker-eko zuzendari zientifikoa – Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Eusko Erakundearen zuzendari nagusia
15:40
Mahai-ingurua – “Tokian tokiko egokitzapena: lurralde-proiektu baten jardunbide egokiak eskala handian erakustea”
Antonio Aiz, URA – Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia
Amets Jauregizar, Bakio alkatea.
Luis Pedrosa, Energia eta Ingurumen zuzendaria, Tecnalia Research Innovation
Guillem Chust, Klima Aldaketaren koordinatzailea, AZTI.
16:00
Mahai-ingurua – “Gure planetaren alde elkarrekin: maila anitzeko gobernantza eta lankidetza, egokitze-ekintzaren agenda inpaktu globalerantz gidatzeko”
Gonzalo Muñoz, COP26rako Klimaren Goi Mailako enbaxadorea
Saleemul Huq, Zuzendaria, ICCAD – Klima Aldaketarako eta Garapenerako Nazioarteko Zentroa eta Race To Resilience-ko Munduko Mandataria
Natalia Uribe, Idazkari Nagusia, Regions4 – garapen jasangarrirako eskualde-gobernuen sarea
Holger Robrecht, Europako zuzendariondokoa, ICLEI – jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen sarea