María José Sanz, SOMMa Aliantzako presidente eta BC3ko zuzendari zientifikoak, Ikerketaren Ebaluazioari buruzko San Frantziskoko Adierazpenaren (DORA) 10. urteurrenari buruzko jardunaldia inauguratu zuen joan den maiatzaren 17an, Bilbon.
Ekitaldi horretan, zientzia alorreko profesionalak bildu ziren, hainbat aditurekin batera ikerketa-jardueraren ebaluazioaren erreformarako politika berriak eta karrera zientifikoaren sustapenean duten eragina aztertzeko.
“SOMMak ordezkatzen dituen zentro eta unitateen aniztasuna aukera-leiho bat da ikerketa zientifikoa ebaluatzeko politika berri horien egokitzapena errazteko, ikerketa-karrera hobetzeko”. (María José Sanz, BC3ko zuzendari zientifikoa eta SOMMa Aliantzako presidentea)