BC3k Pint of Science Bilbao 2023 jaialdia babesten du


BC3 Pint of Science 2023 zientzia-dibulgazioko jaialdiaren erakunde babesleetako bat da. Maiatzaren 22, 23 eta 24an, zientzia arloko gaurkotasuneko gaiez arituko dira adin guztietako jendiari zuzendutako hitzaldietan, Bizkaiko hiriburuko lau tabernatan egingo den 24 hitzaldiko programaren bidez.

Kolaborazioaren bidez, BC3k nazioarteko zientzia-dibulgazioko ekitaldi garrantzitsuenetako bat babesten du, estatu mailako 60 hiritan eta Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniako beste 25 herrialdetan egiten dena.

Bilboko hitzaldiak maiatzaren 22an hasiko dira, 19:00etan, eta taberna bakoitzak gai-arlo bati zuzenduako hitzaldiak izango ditu:

  • Geuria! San Mames. (San Mames estadioa. 14. atea). Atomoetatik izarretara
  • Hika Ateneo. Zumarkalea, 1 (Ibeni kaia – San Anton). Buru zoragarria eta gure gorputza.
  • Kubrick Bar. (Villarías, 2. Uribitarte kaia) Lur planeta.
  • Crazy Horse. (Avda. de universidades, 5) Tech me out!

BC3ko eta hiru ikertzailek parte hartuko dute Kubrick Bar tabernan egingo diren ekitaldietan. María Victoria Románekin hasiko da jaialdia hilaren 22an, “Zergatik matxinatzen dira klimaren zientzialariak?” hitzaldiarekin. Hilaren 23an, Ainhoa Magrachek hartuko du lekukoa, “Biodibertsitatearen arkitektura” gaiari buruz hitz eginez, eta azken egunean, Marta Olazabalek hirien erronkak aztertuko ditu, “Hiri-planeta: klima-aldaketaren erronka” hitzaldian.

Hizlarien panel bikaina

BC3ko hiru ikertzaileekin batera, Euskadiko akademia eta ikerketa-zentroetako zientzialari nabarmenek parte hartuko dute: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Biocruces, Azti, Biofisika Institutua, Achucarro Basque Center for Neuroscience, BCMaterials, BCAM. Beste zentro batzuetan lan egiten duten euskal ikertzaileek ere parte hartuko dute, hala nola Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

Pint of Science Bilbao 2023ren hitzaldi guztiak doakoak dira.

Programa osoa hemen ikus dezakezu:

https://pintofscience.es/events/bilbao

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.