María José Sanz, BC3ko zuzendari zientifikoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholkularitza Batzorde Zientifiko kide izendatu dute. BC3ko zuzendari zientifikoak arlo publiko eta akademikoko beste bederatzi espezialista nabarmenekin batera lan egingo du.
Iñigo Urkullu lehendakariak Aholkularitza Batzorde Zientifikoa aurkeztu zuen joan den asteartean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluari ebidentzia zientifikoan oinarritutako ikerketan eta erabakiak hartzen laguntzeko. Komite izendatu berriaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta epe hori amaitutakoan berritu ahal izango da.