BC3k bat egin du Emakumeak Zientzian ekimenarekin


  • BC3k, 23 euskal erakunderekin batera, Emakumeak Zientzian ekimenaren 7. edizioa antolatuko du, lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu ondoren.

  • Ekimen honen helburu nagusia da argi uztea zientzia nesken kontua dela.

BC3k Emakumeak Zientzian ekimenean parte hartuko du, “Training Caravan – Women and girls in Climate Change” ekimenarekin, urtero otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna dela eta. Jardunaldia BC3tik online emitituko den mahai-inguru bat izango da. Bertan, klima aldaketaren alde lan egiten duten bi zientzialarik euren esperientzia pertsonal eta profesionalez hitz egingo dute.

BC3k parte hartuko du, halaber, Emakumeak Zientzian programaren esparruan antolatzen den Emakume Zientzialariak atzo eta gaur izeneko ekitaldian. Zentroko ikertzaile batek bere ibilbidea azalduko du eta zientzialari historiko bat aurkeztuko du.

Gainera, BC3k, beste 23 erakunderekin sinatutako lankidetza-hitzarmen berri baten bidez, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsi du: zientzian emakumeen jarduera ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoei esleitutako rol tipiko maskulinoak haustea eta neskatoen eta nerabeen artean karrera zientifikoen aukeraketa sustatzea.

Batasun hori ateak zabalik dituen ekimen baten emaitza da – Emakumeak zientzian-. Ekimen horrek bokazio biltzailea du, eta argi du batuz gero hobeak garela. Horrela, neurri handi batean zientziaren eta teknologiaren arloko dozenaka profesionalen inplikazioari eta dedikazioari esker (ikertzaileak, unibertsitateko irakasleak, ingeniariak, etab.), erakunde antolatzaileak 50 jarduera baino gehiago diseinatzen ari dira jada, zientzia zabaltzea nesken kontua dela dioen mezua ahalik eta pertsona gehienengan iritsi eta sar dadin. Egitarau osoa urtarrilaren 18an jakinaraziko da eta orduan irekiko dira izen-emateak.

Aipatzekoa da joan den urtean Emakumeak Zientzian ekimenak irabazi dituela STEAM Euskadi lehen saria eta genero-ikuspegiaren aipamen berezia beste erakunde batzuek sustatutako STEAM hezkuntza-ekimen berritzaileenaren kategorian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Innobasquek emanda, bai eta Donostiako Udalak Donostiako Sustapenaren bidez Berrikuntzaren IX. Astean emandako aintzatespena ere.

BC3z gain, Emakumeak Zientzian programaren 7. edizioa elkarrekin antolatzeko akordioa sinatu duten 23 erakundeak Euskadiko zientziaren eta teknologiaren ehunaren erakusgarri garrantzitsuak dira: Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-UPV/EHU), Achúcarro, CIC biomaGUNE, CIC nanoGUNE, Deustuko Unibertsitatea, POLYMAT, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), Biodonostia, Ceit, Cidetec, Donostia International Physics Center (DIPC), Elhuyar, Eureka! Zientzia Museoa, Biofisika Bizkaia Fundazioa (FBB), Ikerlan, Ingeniariak – Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala, Euskadiko Teknologia Parkeak, Tecnalia, Tecnun-Ingeniaritza Eskola, Informatika Fakultatea, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola eta UPV/EHUko Kimika Fakultatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.