BC3k “Ilargiker eta Izotzaren Misterioak” lehen liburuaren argitarapenarekin Training Caravan Txiki ekimenari hasiera eman dio

BC3k,“Ilargiker eta Izotzaren Misterioak” lehen liburuaren argitarapenarekin, Training Caravan Txiki ekimenari hasiera eman dio”

  • BC3k lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako lehen dibulgazio-liburua argitaratu du
  • “Training Caravan Txiki” ekimena BC3ko “Science Education” Zientzia Arduratsuaren eta Berrikuntzaren Programaren (RRI) gai-eremuan sartuta dago, eta lehen aldiz lehen hezkuntzara bideratuta

Bilbo, maiatzak 13

BC3k Euskal Herriko lehen hezkuntzako haurrei zuzendutako “Ilargiker eta Izotzaren Misterioak / Ilargiker eta Izotzaren Misterioak” liburua argitaratu berri du. Haurrentzako argitalpen-bilduma baten lehen ipuin honek, eta ondorengo argiltalpenek eta hurrengo urteetan klima aldaketaren zientzia ezagutaraztea du helburu.

Haurrentzako narratiba honek glaziologia eta klima aldaketaren arteko loturak ditu ardatz. Historioak euskal mitologian eta ama lurrean oinarritua fikzio pertsonaia baten bidez azaltzen du ikertzailea. Ilargiker, BC3 Basque Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergaiko ikertzailea, eta BC3n sortutako ezagutza zientifikoa zabalduko du liburu bakoitzean. Lehen atal honetan, Ilargiker eskola batera joan da izotzaren misterioak azaltzera, klima aldaketa ezagutzeko iturri gisa. Horretarako, bere botere magikoak erabiliz Artikora joatea proposatzen die haurrei.

“Ilargiker eta Izotzaren Misterioak” “Training Caravan Txiki” ekimenaren parte da. BC3ko “Science Education” Zientzia Arduratsuaren eta Berrikuntzaren Programaren (RRI) gai-arloaren barruan dago, eta lehen aldiz Lehen Hezkuntzara bideratuta. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako “Training Caravan” proiektuaren hurrengoko pausoa da. Proiektu horretan, zehaztasun zientifikoan oinarritutako erantzunak eskaintzen zaizkie klima aldaketari buruzko gai nagusiei, eta gaur egungo ulermen zientifiko onena eskaintzen zaie. Aldi berean, ikerketa mundua ikasleengana hurbiltzen da, ikerketaren arloan interesa bultzatzeko.

2021-2022 ikasturtean, “Training Caravan Txiki” ekimena gauzatuko da bi eskola publikotan. Bilboko Hezkuntza Fakultateko (Euskal Herriko Unibertsitatea) ikasleek, AGIS (Ahots Gorako Irakurleen Sarea) programaren bidez, “Ilargiker eta Izotzaren Misterioak” ozen irakurriko dute ikasgelan. Gainera, irakurri aurretik eta ondoren, jarduera didaktiko batzuk planteatzen dira, ipuinaren gaia testuinguruan kokatu eta bc3k aurkeztutako edukiak ulertzeko.

Informazio gehiago:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.