LIFE URBASO


BC3 – Basque Centre for Climate Change-k, Urdaibaiko biosferaren erreserbarekin batera, UPV/EHUk, Busturialdeko Ur Partzuergoak eta EFE Agentziak Life Urbaso proiektuan parte hartzen dute. Proiektu horrek erakutsi nahi du ezen, edateko uraren hartuneetara isurtzen diren arroen baso-kudeaketaren plangintza arduratsu eta egoki batek gizakien kalitatea eta kantitatea hobetzen dituela.

Proiektuak Urdaibaiko Biosferaren Erreserban planteatzen den metodologia frogatu nahi du. Bertan, basoetan ura ateratzeko 39 gune daude, horietatik 13 pinu eta eukalipto landaketetan.

Hurrengo lau urteetan garatuko den Life proiektuaren bidez frogatu nahi da, halaber, azterlanaren ideia nagusia Europan Urdaibairen antzeko beste gune batzuetan ere erreplika daitekeela.

Proiektu honi esker, BC3-ko ikertzaileek Urdaibain aztertuko dute nola maximiza daitekeen basoen ingurumen- eta gizarte-onura, lur horien jabeei eragiten dieten alderdi ekonomikoak kontuan hartuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies