Mikel González – Eguino 2021ko Enpleguaren IV. Kongresuan parte hartu du


BC3ko iketzaile de (Basque Centre for Climate Change) Mikel González-Eguinok 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren ikuspegitik, Enpleguaren IV. Kongresuan parte hartu du, Eusko Jaurlaritzak antolatua. Gogoeta, ezagutza, eztabaida eta kontrasterako bi jardunalditan egituratuko da kongresua, eta enpleguan, ekintzailetzan, enplegu politikako berrikuntzan, ekonomian, gizarteratzean eta antzeko arloetan erreferentzia diren pertsonak jardungo dira bertan, erronka/arlo tematiko hauen inguruan:

  1. Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa egungo ekonomia lehiakor eta globalizatuan.
  2. Pandemia osteko susperraldi sozioekonomikoa.
  3. Eraldaketa eta trantsizio digital-teknologikoa, ekologikoa eta demografikoa: enpleguaren balantze garbia eta enplegu politika aktiboen beharra.
  4. Enplegu politikako berrikuntzak: enplegurako eta ekintzailetzarako estrategiak, metodologiak eta tresnak.
  5. Euskal enplegu sistemaren lege proiektua: euskal enplegu sistemaren gobernantza, efikazia eta efizientziarantz.
  6. Enplegua 2050. urtean.

Leku eta aldi berean, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak Merkalan enplegu azoka egingo du, bi ekitaldien arteko sinergiak bultzatzeko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.