BC3k AsteKlimaren edizio berrian parte hartuko du


BC3 – Basque Centre for Climate Change ikekerta zentruak AsteKlima, Klimaren eta Energiaren Astea, ekimenaren bigarren edizioan parte hartuko du. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatu du ekimena, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bitartez, eta helburua da herritarrak kontzientziatzea eta mugiaraztea, beharrezkoa den trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean. Irailaren 24tik urriaren 3ra, jarduera programa zabala antolatu da herritarrak beroketa globalaren eta trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurka mobilizatzeko.

BC3, klima-aldaketaren aurkako erreferentziazko ikerketa-zentroa den aldetik, “Industriaren deskarbonizazioa betetzeko gakoak” jardunaldietan parte hartu du, Aclimarekin eta “Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza” jardunaldiekin batera.

Industriako deskarbonizazioa betetzeko gakoak (2021.09.28/9.15 – 12.00 cest)

Ekitaldiaren helburua industrian deskarbonizazio-planen ezarpena dinamizatzea da

Urban Klima 2050: eragile anitzeko lankidetza Euskadin egokitzapena finantzatzeko (2021.09.30 – 15.00-16.30 zest)

“Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko eragile anitzeko lankidetza” tailerrean, euskal konpromisoa erakutsiko da Parisko Akordioaren helburuak betetzeko, konpromiso politikoaren, legediaren, estrategia zehatzen, finantza-bitartekoen eta tokian tokiko ekintzaren bidez, lurraldearen erresilientziaren alde lan egiten duten askotariko eragileak inplikatzen baitituzte, planeta jasangarri eta osasungarri baterako Helburu globalei ekarpena eginez. …

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





Financiado por el Ministerio de Ciencia Innovación y Universidades y la Agencia Estatal de Investigación,
a través de la Convocatoria: Maria de Maeztu 2017 (BOE 21/10/2017) siendo la referencia de nuestro expediente: MDM-2017-0714

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change. Excelencia María de Maeztu.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies