BC3k eta beste 83 erakundek osatuko dute BBK KUNA 2030 KIDEAK, garapen jasangarrirako helburuak lortzeko erakundeen arteko aliantza. 2015ean, Nazio Batuek 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak hitzartu zituzten. BBK-k bere ibilbide-orrian du helburu horiek lortzea, eta orain, 2021ean, BBK Kuna, bere GJHen Etxea, irekiko du, Bizkaiaren etorkizuneko erronkei erantzuteko.
2030 Agenda ekintzarako deia da pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen duintasunaren alde egiteko. BBK KUNA 2030 KIDEAK sektore anitzeko aliantza bat izango da lankidetza eta berrikuntza bizkortzeko, Bizkaian 2030 Agenda aktibatu eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko.