BC3ko Zientzia Arduratsuaren eta Berrikuntzaren Programaren barruan antolatzen den ekitaldi hau gure Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimenaren saio berezia da. Ekimen honek 11. edizioa beteko du aurten, eta EAEko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zorroztasun zientifikoan oinarritutako erantzunak ematea du helburu, gaur egungo ulermen zientifiko onena emanez eta, aldi berean, ikerketa-ikasketa ikasleentzat interesgarria izan dadin eginez.
2010. urteaz geroztik, EAEko ikasleen artean bokazio zientifikoa pizten, ikerketa-ikasketa ikasgelara hurbiltzen eta zientziaren eta berrikuntza inklusibo eta iraunkorraren diseinua sustatzen dihardugu.
Saio berezi honetan emakume hauek hartuko dute parte:
Ekitaldiaren moderatzailea: Marta Olazabal | Axa Postdoctoral Research Fellow
Otsailaren 11n (osteguna), 10:00etan, izango den ekitaldi berezi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Saio birtuala egingo da, eta, horretarako, sartu hemen: LINK
Ekitaldiak 45 minutu iraunen du, ingelesez emango da eta galderak egin ahal izango dira online plataformaren bidez edo #TC11F twitter gunearen bidez.
Ekitaldiaren aurretik kontuan hartzeko galderaren bat bidali nahi baduzue, otsailaren 5era arte bidal dezakezue helbidera mezu bat idatziz: trainingcaravan@bc3research.org