Naturaren narriadura larriaren aurkako borrokak helburu askotarikoak eta ausartak behar ditu

“Naturaren narriadura larriaren aurkako borrokak helburu askotarikoak eta ausartak behar ditu”

 

Basque Center for Climate Change zentroko eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko zein La Laguna Unibertsitateko ikertzaileek Biodibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenaren irizpideak ebaluatu dituzte.

Citation

Diaz S et al. 2020. Set ambitious goals for biodiversity and sustainability. Science 370 (6515):411-413.10.1126/science.abe1530

Link to publication

(Bilbo, urriak 23) Science aldizkarian argitaratutako artikulu berri batek azpimarratzen du zein diren biodibertsitatearen helburu berrien diseinuan eta formulazioan aintzat hartu beharko liratekeen ezaugarri behinenak, naturarentzako eta gizartearentzako ibilbide jasangarriago eta bidezkoago batean koka gaitezen. Horretarako, ekosistemek, espezieek, dibertsitate genetikoak eta naturak gizakiei egiten dizkien ekarpenek berariazko helburuak behar dituzte. Gainera, helburu horiek guztiak batera ehundu behar dira segurtasun-sare batean, eta anbizio-maila altuarekin finkatu.

Hauek dira Lurraren Batzordeko zientzialariek zuzendutako 26 herrialdetako 60 ikerlarik osatutako nazioarteko taldearen ondorioak. Talde horrek Nazio Batuen dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenak (DOMT) 2020tik 2030era biodibertsitate globala kontserbatzeko proposatutako helburuak ebaluatu zituen, eta hauek babesten dituen ebidentzia zientifikoa zein den, helburu horiek elkarren artean nola indartzen edo ahultzen diren eta naturaren alderdi horietako batek nola balio dezakeen galdetu zuten.

Azterlanean parte hartu dute Espainiako Basque Center for Climate Change (BC3), Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Institut de Ciència i Tecnología Ambientals (ICTA-UAB) eta La Lagunako Unibertsitateko zentroek. Ekimenaren emaitza aurrekaririk ez duen ebaluazio independentea, zientifikoki argudiatua eta exhaustiboa da. “Espero dugu tresna baliagarria izatea Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenak naturarentzako eta pertsonentzako behar dugun estrategia berri bati buruzko negoziazioetan”, dio Sandra Díazek, irakasle, Consejo Nacional de Investigación (CONICET) erakundeko ikertzaile eta artikuluaren egile nagusiak.

Dokumentua une erabakigarrian iritsi da: aurrekaririk ez duten suteak, oihan tropikalak monolaborantza bihurtuta, eta ozeanoetako gehiegizko arrantza batu zaizkio etorkizun hobearen itxaropenak mehatxatzen dituen dibertsitate-galera txundigarri eta jasanezinari. Mehatxua hor egonda ere, 2020ra bitartean herrialdeek finkatu zituzten helburuek porrot egin dute, neurri handi batean. Politikak formulatzen dituztenak, zientzialariak eta herrialdeetako negoziatzaileak prestatzen ari dira 2030rako biodibertsitatearen helburuen hurrengo multzoa adosteko, 2021eko Alderdien 15. Konbentzioan.

Zientzialarien arabera, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmeneko kide diren herrialdeek hiru puntu kritiko onetsi beharko lituzkete biodibertsitateari buruzko helburu berriak ezarri eta negoziatzeko unean:

(1) Lehenik eta behin, arriskutsua litzateke naturarentzako helburu bakarra hartzea, haren alderdi bakar batean oinarritua; esaterako, espezieen galeran bakarrik zentratua, edo ekosistemen hedapenean, “2ºC-ren azpitik” helburu klimatikoaren antzera. Komunikazioaren ikuspegitik tentagarria izan badaiteke ere, argitaratu den ebidentzia zientifikoa horren aurkakoa da. Naturaren alderdi desberdinak elkarri lotuta daudenez, askoz ere seguruagoa da helburu espezifikoak izatea ekosistementzat, espezieentzat, geneentzat eta naturak pertsonei egiten dizkien ekarpenentzat. Hala, ziurtatzen da alderdi horietako bakar bat ez geratzea atzean, guztiak direlako beharrezkoak Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenak “Naturarekin harmonian bizi” esapidean jaso zuen ikuspegi partekatua lortzeko.

(2) Bigarrenik, naturaren alderdiak elkarri lotuak egonik, eta elkarrekiko eragina dutenez onerako edo txarrerako, komeni da helburuak modu integralean definitzea eta lortzea, ez banaka isolatuak.

(3) Hirugarrenik, naturaren narriaduraren kurba “makurrarazteko” egiazko aukera sortuko bada, helburu bakoitza zehaztean ausardia-mailarik altuena erakutsi behar da, eta helburu guztiak modu integratuan ezarri behar dira. Ez da nahikoa, esaterako, espezieen galera geldiarazteko helburu ausart bat jartzea, ekosistementzako eta dibertsitate genetikorako ere helburu ausartak jarri ezean.

Dokumentuak ondorioztatzen duenaren arabera, alderdi guztiak batera aintzat hartu eta bakoitzari ausardia handiz heldu ezean, oso aukera gutxi dago Lurreko bizitzak etorkizun hobea eta bidezkoagoa izateko trantsizioa gauzatu dadin. Gomendio orokor hauek hezurmamitzen laguntzeko, egileek funtsezko hainbat puntu egiaztatzeko zerrenda bat osatu dute, argitaratutako ebidentzia zientifikoan oinarri sendoak dituztenak, negoziatzaileek eskura izan ditzaten, biodibertsitatearen helburu berrien azken testua lotzeko egitekoak dituzten negoziazioetan. (artikulua eta eranskinak ikusteko esteka).

“Naturarentzako eta pertsonentzako segurtasun-sarea behar adinako ausardiaz eraikitzea planeta osoaren erronka izango da” esan zuen Diazek, “baina hori egin ezean, arazo larriak utziko dizkiegu gure ondorengo belaunaldiei”.

Egileak esplizituki zentratu dira alderdi biologikoetan, baina azpimarratu dute ezen, ekintzak ezartzean, horien dimentsio sozialak eta politikoak aintzat ez hartzea porrot egiteko errezeta segurua izango litzatekeela.

Kontaktua:

BC3

Ainara Fernandez –  press@bc3research.org

+34 944 014 690

ICTA-UAB
Isabel Lopera – Isabel.Lopera@uab.cat

Tf. +34 93 586 86 52

Universidad de La Laguna

Cándida González Afonso – gaprsa@ull.edu.es

Tf. +34 922 319 462

Informazio osagarria

 

Lurraren Batzordea batzorde zientifiko bat da, eta bertan biltzen dira planeta osoko ospe handiko zientzialariez osatutako talde bat eta bost lantalde, Future Earth ekimenak —jasangarritasuna ikertzen duten zientzialarien sarerik handienak— bildu zituenak. Lurraren Batzordea Global Commons Alliance erakundearen oinarri zientifiko nagusia da, eta haren misioa da pertsonentzako eta planetarentzako korridore seguru eta bidezko bat definitzea, eta zientzian oinarritutako helburuak ezartzeko informazioa eskaintzea, hala Lurreko bizitzari eusten dioten sistemei  eusten laguntzeko: klima, lurra, biodibertsitatea, ur geza eta ozeanoak.

Basque Center for Climate Change (BC3) zentroa nazioarteko eta diziplinarteko ikerketarako zentro bat da. Bilbon du egoitza, eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, zientziari eta ikerketari bultzada emateko asmoz.  Zentroko bazkideak dira, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ihobe, Ingurumenaren Kudeaketarako eta Babeserako Euskal Sozietatea, eta espainiar Estatuko Maria de Maeztu zentroetako bat da.

 Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Institut de Ciència i Tecnología Ambientals (ICTA-UAB) zentroa diziplina anitzeko zentro bat da, ingurumen-zientzien arloan ikerketa akademikoa eta graduondoko ikasketak sustatzen dituena. Haren xedea da hobeto ulertzea klima-aldaketa globala eta natura, bai eta ingurumen-arazoak ere. Aztergai ditu gizarte- eta ekonomia-eredu jasangarri baterako trantsizioa sustatzea helburu duten politikak, estrategiak eta teknologiak. Espainiako Gobernuaren MINECO Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak bultzaturik, Maria de Maeztu Bikaintasun Unitate gisa aintzatetsitako Espainiako zentroetako bat da.

José María Fernández-Palacios La Lagunako Unibertsitateko katedraduna da, eta unibertsitate horretako bost ikertzailek osatzen duten Uharteetako Ekologia eta Biogeografia taldeko ikertzaile nagusia Ikerketarako proiektu eta hitzarmen ugari zuzendu ditu; besteak beste, gai hauen ingurukoak: uharteetako biogeografia, ekosistema makaronesikoetako basoen dinamika, leheneratze ekologikoa edo klima-aldaketaren inpaktua. 140 artikulu idatzi ditu inpaktu-aldizkarietan, eta dozena bat liburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





Financiado por el Ministerio de Ciencia Innovación y Universidades y la Agencia Estatal de Investigación,
a través de la Convocatoria: Maria de Maeztu 2017 (BOE 21/10/2017) siendo la referencia de nuestro expediente: MDM-2017-0714

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change. Excelencia María de Maeztu.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies