Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta BC3-ak elkarlanean “Training Caravan – Ikertzaileak gelan” ekimena antolatu izan dute 2010. urtetik. Ekimen hau (11. edizioa aurten) BC3-ren Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua Programaren (RRI ingelesezko siglengaitik) baitan antolatu da.
“Training Caravan – Ikertzaileak gelan” ekimenaren helburua zera da; ikasleei zientzian oinarritutako Klima Aldaketaren gaineko oinarrizko galdereei erantzutea, gaur egun punta puntako ikerkuntzak egin dituen ekarpenak eta zein galderei erantzuten diharduen azaltzea, beti ere zientzia hezkuntza eta ikerketa izateko bokazioa erakargarria bilakatuz.