UPV/EHUko Unibertsitateko Bibliotekan Larrialdi Klimatikoari buruzko erakusketa


BC3 – Basque Centre for Climate Change: Klima Aldaketa Ikergai UPV/EHUko Unibertsitateko Bibliotekarekin elkarlanean Larrialdi Klimatikoaren inguruko erakusketa antolatu du. Gaur egungo gizartearen erronkei aurre egiteko behar den ezagutza sortzeko eta zabaltzeko beharrezkoak diren informazio baliabideak unibertsitarien eta gizartearen esku jartzea du helburu erakusketak.

“Larrialdi Klimatikoa – Emergencia Climática” erakusketa 2019ko irailetik 2020ko irailera egongo da eskuragai Bizkaiko Campuseko Bibliotekan (Leioa)

Zientzialariek aspalditik ohartarazi digute aldaketa klimatikoaren ondorioak oso larriak izango direla. Jakin bagenekien. Alabaina, munduko gobernuak ez dira ados jartzeko gai izan aldaketa klimatikoaren oinarrian dagoen eta planetaren suntsipena ekartzen ari den arazo nagusiari aurre egiteko premiazko neurri zorrotzak hartzeko.

Gure ekonomiek CO2ren isuria azkar gutxitzeko neurriak lehen bait lehen hartzeko gai ez badira, ingurugiro hondamendiak eguneroko kontuak izango dira, azken hilabete hauetan ikusi ahal izan dugun bezala (sute handiak, uholdeak, urakanak, lehorteak, Artikoa eta Antartikoaren desizoztea, eta abar).

Irailaren 27ko Klimaren aldeko nazioarteko Grebaren manifestuak dioen bezala “Tenperatura orokorra 1,5 °C ez igotzea gizateriaren lehentasuna izan behar da. CO2eq, hots, karbono-baliokidearen isuria gutxitzea premiazkoa eta beharrezkoa da. Horretarako, gure aztarna ekologikoa planetaren ahalmen biologikora egokitu beharko dugu.”

Munduaren egoera larriaren aurrean, Nazio Batuen Erakundeak Klima aldaketari buruzko nazioarteko goi bilera egingo du irailaren 23tik 27ra New Yorken. Bertan mundu osoko gobernuak eta enpresaburuak elkartuko dira, baina ez da solasaldi hutsa izango, zehatz mehatz ezarri beharko baitute zein izango den norberaren ekarpena CO2ren isuria gutxitzeko eta mundua gradu zentigrado t’erdi baino gehiago ez berotzea lortzeko.

Aldi berean, Europar Batasuneko gobernu, udal eta erakundeak deituta daude Larrialdi klimatikoaren egoera aldarrikatzera. Azken bi hilabete hauetan hori egin dute bai Eusko Jaurlaritzak eta baita UPV/EHUk ere.

Gainera, irailaren 27rako, Klimaren aldeko nazioarteko Greba deitu dute mundu osoko elkarteek, eta horien buruan Klimaren aldeko gazteak eta, batez ere, Greta Thunberg, aldaketa klimatikoaren kontrako ekintzaile suediar gaztea.

Iturria: UPV/EHUko Biblioteka

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





Financiado por el Ministerio de Ciencia Innovación y Universidades y la Agencia Estatal de Investigación,
a través de la Convocatoria: Maria de Maeztu 2017 (BOE 21/10/2017) siendo la referencia de nuestro expediente: MDM-2017-0714

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change. Excelencia María de Maeztu.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies