BC3k Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, “Training Caravan – Ikertzaileak Gelan” ekimenaren 10. Edizioa abian jarri du


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta BC3-ak elkarlanean “Training Caravan – Ikertzaileak gelan” ekimena antolatu izan dute 2010. urtetik. Ekimen hau (10. edizioa aurten) BC3-ren Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua Programaren (RRI ingelesezko siglengaitik) baitan antolatu da.

“Training Caravan – Ikertzaileak gelan” ekimenaren helburua zera da; ikasleei zientzian oinarritutako Klima Aldaketaren gaineko oinarrizko galdereei erantzutea, gaur egun punta puntako ikerkuntzak egin dituen ekarpenak eta zein galderei erantzuten diharduen azaltzea, beti ere zientzia hezkuntza eta ikerketa izateko bokazioa erakargarria bilakatuz.

 

Aurten, 10. edizio honetan, 2019-ko martxoa eta apirila artean, BC3-ak 12 “Training Caravan – Ikertzaileak Gelan” solasaldi antolatuko ditu.

Ekimenari buruzko informazio gehiago: http://trainingcaravan.bc3research.org/eu/

Izen ematea*: https://trainingcaravan.bc3research.org/eskabide-orria-hoja-de-solicitud/

*Izen-ematea urtarrilaren 18tik otsailaren 8ra bitartean egongo da zabalik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.