Medioek NEIKER-Tecnaliak, UPV/EHUk eta BC3k antibiotikoekiko erresistentziak ingurumenean barreiatzeari buruzko ikerketa hitzarmenaren berri eman dute


NEIKER-Tecnaliak, UPV/EHUk eta BC3khitzarmen bat sinatu dute Joint Research Lab on Environmental Antibiotic Resistance (JRL) izeneko egitasmoa bultzatzeko. Hitzarmen honek ikerketa zientifikoa eta ezagutzaren transferentzia sustatu eta gidatuko dute antibiotikoekiko erresistentziak ingurumenean barreiatzeari buruz eta horrek ingurumenaren eta gizakien osasunerako duen arriskuari buruz.

Joint Research Lab on Environmental Antibiotic Resistance egitasmoa Euskampus Fundazioaren barruan sortu da.

Aurreikusten diren ekintzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: UPV/EHUren masterretan antzeko ikerketa ildoak lehenestea; ikerketa proiektuak gidatzea; doktore tesiak sustatzea; sortutako ezagutza eta teknologia gure inguruko enpresa sarera transferitzeko bideak bilatzea, eta ikerketa babestera bideratutako fondo publikoen finantzaketa erakartzea, bereziki tokiko laguntza programen bitartez eta Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programaren deialdien bitartez.

Euskadi eta Espainia mailako medio desberdinek honen berri eman dute. Horien artean:

Hitzarmenaren prentsa oharra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.