Prentsa oharra: Abian da naturak giza-ongizatean dituen baloreak aztertzeko IPBES-en egingo den ikerketa

“Abian da naturak giza-ongizatean dituen baloreak atertzeko IPBES-en egingo den ikerketa”

Egunotan Mexiko hirian elkartu da naturak giza-ongizateari eta herrien garapen sozio-ekonomikoari egiten dizkien ekarpenen gaineko ebidentzia zientifikoak landuko dituen nazioarteko zientzialarien taldea.

Unai Pascual, BC3ko Ikerbasque ikertzailea da IPBES-eko talde honetako presidente kidea. IPBES Nazio Batuen Erakundeak 2012. Urtean sortu zuen 130 estatuk osatua da eta bere zeregina da politika publikoen ardura duten erakundeei ebidentzia zientifikoak, eskaintzea naturaren egoera hobetzeko,

Lan-taldeak 150 ikertzaile inguru ditu eta hurrengo hiru urte hauetan bioaniztasunaren eta ekosistemen zerbitzuek eskaintzen dituzten askotariko baloreak ikertuko dituzte, horren bidez ulertu ahal izango baitugu naturaren ekarpena. Lan honen emaitza oso baliotsua izango da politika publikoak bideratzeko, naturaren baliabideak era jasangarriago batez erabiltzeko harreman-ereduak sortzeko.

Taldearen aurkezpenean, zera nabarmendu du Unai Pascual BC3ko ikertzaileak: “Ebaluazio honek joko-arauak aldatzea erraztuko du, erabaki politikoen ardura dutenek ulertu ahal izango baitute zei diren naturaren balore desberdinak, eta aukeratu eta diseinatu ahal izango dituzte balorazio egiteko metodo egokiak. Gaur egun ditugun informazio-hutsuneak agerian geratuko dira eta gaitasun gehiago behar diren arloak identifikatuko dira”. Hau guztia ezinbestekoa da, Unai Pascualen esanetan, erabakiak hartzen diren inguruetan balorazio-irizpide anitzak txertatzeko.

Unai Pascual (Gasteiz 1973) BC3 (Basque Centre for Climate Change) zentroko talde zientifikoko kidea da,  eta horrez gain, Ikerbasque irakaslea eta Ikertzaile Elkartu Seniorra CDE, Garapen eta Ingurumeneko Zentroan, Suitzako Berna Unibertsitatean.

2015 eta 2018 urteen artean Unai Pascual IPBES erakundeko Diziplinarteko Adituen Batzordeko kidea izan da, prestigio handiko beste 25 ikertzailerekin batera.

 

BC3 – Basque Centre for Climate Change erakundeak klima aldaketaren arrazoiak eta ondorioak ikertzen ditu, eta diziplinarteko ezagutza ekoizten du, klima aldaketaren dimentsio sozio-ekonomiko eta etikoak uztartzen dituzten erabakiak oinarritzeko.

  1. urtean Maria de Maeztu bikaintasun-aintzatespena jaso du. 2016. Urtean mundu mailako bigarren Think Tank izan zen, lehena Europa mailan, klima-aldaketaren ekonomia eta politikaren arloan.

 

 

Informazio gehiago: Prentsa Oharra IPBES

 press releases IPBES (en) o nota de prensa IPBES (es)

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.