Sérgio H. Faria BC3ko ikerlaria IPCCren Seigarren Ebaluazio Txostena lantzeko adituen taldera bildu da


Sérgio H. Faria, Basque Centre for Climate Change, BC3ko Ikerbasqueirakasle a hautatu du Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Aditu Taldeak, lPCCk, Seigarren Ebaluazio Txostenean parte har dezan.

 

Sérgio H. Faria, Basque Centre for Climate Change, BC3ko Ikerbasque irakaslea hautatu du Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Aditu Taldeak, lPCCk, Seigarren Ebaluazio Txostenean parte har dezan; 2022an herrialde kideek Pariseko 2015eko Akordioen inguruan izandako aurrerapena ebaluatzeko erabiliko dute txosten hori. Aditu-talde hau 3 Lantaldek osatzen dute, non biltzen diren mundu osoko 721 ikertzaile ospetsu. Faria doktorea taldean sartzeko erabakia hartu da Espainiako Gobernuak aurkeztutako izangai-zerrendetan hautapen bat egin eta gero.

Euskadin bizi den brasildar jatorriko ikertzailearen ekarpena IPCCk Klima Aldaketaren Oinarri Fisikoei buruz sortutako I. Lantaldeari egotzi zaio. Lantalde honen emaitza 2021ean burutuko da, eta Seigarren Ebaluazio Txostenari txertatuko zaio; txosten hori izango da 2002ko (CMNUCC) Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren debaterako eta erabaki-hartzeko oinarria.

Sérgio H. Faria 2011z geroztik dago BC3ren lantaldean. Gaur egun Zentroak Klimaren Funtsak analizatzeko duen ikerketa-lerroa zuzentzen du; lerroaren xedea da iraganeko eta etorkizuneko klima-aldaketak ulertzea, politikak prestatzeko laguntza zientifiko arduratsua eskaini ahal izateko eta elkarrekin sortzeko helmen handiko ezaguera zientifiko bat. Ikerketa-lerro honetan bi lantalde ari dira: kriosferakoa eta Klimaren modelizaziokoa.Faria doktorea, gainera, Japoniako (NUT) Nagaokako Unibertsitate Teknikoko Irakasle Komisionatu Presidentziala ere bada, eta Japoniako Hezkuntza Ministerioko Top Global University bikaintasun-programaren barruan, Europarako koordinatzailea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.