Jazarpen protokoloa


BC3k edozein motatako sexu-jazarpenaren, genero-jazarpenaren eta genero identitateagatiko edo sexu orientazioagatiko jazarpenaren aurkako prebentzio eta jarduketa protokoloa garatu du.

Protokolo honek jazarpena jasan duten pertsonak babesteko,  jazarpenari aurre egiteko pertsona horiek abian jartzen dituzten erantzunak eta estrategiak indartzeko laguntza emateko,  eta jokabide mota horiek prebenitzeko balio du. Era berean, jazarpena egiteaz akusatutako pertsonentzako bidezko tratuaren eta entzunaldi inpartzialaren bermea da, bai eta prozesu konfidentzialak garatzeko konpromisoarena ere.
Jazarpena jasaten duenak nahiz gertatzen ari dela dakien edonork jazarpen-jarreraren berri eman dezake.

Ez al dakizu protokoloa aktibatu nahi duzun?

  • Erasotzen dizun pertsonari hori egiteari uzteko eska diezaiokezu, argi utziz ez dela ongi etorria. Idatziz egiten baduzu, gorde kopia bat.
  • BC3ko beste pertsona batzuekin, gertatzen ari zaizunari buruz hitz egiten saia zaitezke, agian ez zara jazarpena sufritzen ari den pertsona bakarra, eta bat eginik aurre egin diezaiokezue.
  • Gender Focal Point-arengana joan ahal zara eta prozesuari buruzko informazioa eskatu. Kontsulta hori konfidentziala izango da, eta ez du protokoloa aktibatuko zuk nahi ez baduzu.
  • Gertatutakoaren erregistro bat gorde ezazu: baliteke aurreko puntuetan agertzen dena saiatu ez izana ala saiatu izana baina jazarpena gertatzen jarraitzea, eta oraindik ez jakitea parte emango duzun. Nork jazarri zintuen, zer gertatu zen, noiz gertatu zen, edo horren lekukorik dagoen edo ez idatziz jasotzeak gauzak erraztuko dizkizu prozesua hastea erabakitzen baduzu.

Gogoratu: protokoloa edozein unetan aktiba dezakezu, ez du zertan eraso bat gertatu eta berehala izan behar.

 

Laguntza bilatzea erabakitzen baduzu, bide hauek erabil ditzakezu:

Gender Focal Point BC3n kontaktatu, araututako portaerak, egin beharreko urratsak eta prozesuaren ondorioak azalduko dizkizu.

Susana Pérez (susana.perez@bc3research.org)

747 416 414 | (34) 94 401 46 90 (luz.176)

Ordutegia -> Astelehenetik – Ostegunera: 9:00 – 17:00 | Ostiraletan: 9:00 – 14:00

Protokoloa kudeatzeaz arduratzen den kanpoko zerbitzuarekin harremanetan jartzea:

Sortzen Consultoria SL (acosoconsulting@sortzen.org)

747 406 576 | (34) 944 057 379

Ordutegia -> Astelehenetik Ostiralera 8:00 a 17:00

Aurreko aukeretako bat ere erosoa ez bada zuretzako, gutun anonimo bat ere utz dezakezu BC3 postontzian eta goian adierazitako edozein kanaletarako zuzenduta. Postontzia eraikinaren beheko solairuan dago, eskailerak hasten direnean.

Eta hortik aurrera, zer gertatuko da?

BC3n protokoloa kudeatzeko zerbitzua esternalizatuta dago, gai honetan espezializatutako langileek egin dezaten.

Pertsona horiek gertatutakoa ikertuko dute, zeregin hauen bidez:

  • Hasierako elkarrizketak kasua aurkezten duen pertsonarekin
  • Elkarrizketak inprikatutako alderdi guztiekin
  • Beharrezkotzat jotzen bada, horri buruzko informazioa izan dezaketen pertsonekin elkarrizketak egitea.

Informazio guztia bildu ondoren, kasu bakoitzean hartu beharreko neurriak proposatuko dituzte. Neurri-proposamen hori Zuzendaritza Zientifikoari eta Gerentziari igorriko zaie, eta horiek erabakiko dituzte, azken buruan, hartu beharreko neurriak edo zehapenak.

Protokolo osoa ikusteko, sartu HEMEN





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.