Manuel Francok, BC3ko Ikerbasque ikerketa-irakasleak, AMITen aitorpena jaso du osasun publikoan eta epidemiologian egindako lanagatik


Manuel Franco ikertzaileari ohorezko bazkidetzat aitortu dio Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteak (AMIT), hainbat emakume-populazioren osasunaren ikertan egindako lan zientifiko handiagatik: umeak, nerabeak, helduak, adinekoak, migratzaileak eta behartsuenak.

“Berdintasuna eta inklusioa osasun publikoan egiten dugun lanaren funtsezko parte dira, gure ikerketa gure herritarren osasuna babestera eta hobetzera irits dadin. Asko dugu oraindik aurrera egiteko berdintasunean eta zientzian, eta hala egiaztatu dut Alemanian, AEBetan eta Espainian. BC3tik espero dut aurrera egiten jarraitzea “. Manuel Franco, Ikerbasque ikertzailea BC3n.

2001ean sortu zenetik, AMITek zientzia- eta teknologia-munduko profesionalak saritu ditu genero-ikuspegidun ikerketan egindako lan nabarmenagatik, eta, oraingoan, Francoren lana nabarmendu du, genero-ikuspegia txertatzeko egindako ahaleginagatik, bai epidemiologiari eta osasun publikoari buruzko ikerketan, bai bere jardueraren zabalkundean.

“Niretzat oso hunkigarria da aitorpen hau jasotzea, eta nire ibilbidean zehar ikerkuntzan, administrazioan eta komunikazio zientifikoan lagundu didaten, laguntzen diedan eta haiengandik ikasten jarraitzen dudan emakume interesatu eta indartsu guztiei eskaini nahiko nieke. Horiek guztiak gabe nire karrera ez zen hain urrutira iritsiko “. Manuel Franco, Ikerbasque ikertzailea BC3n.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.