BC3k produktuen bizi zikloari buruzko ipuin berri bat argitaratu du


2024ko urriaren 24a – Klima Aldaketaren Aurkako Eguna dela eta, BC3k “Ilargiker eta lurraren zaintza” ipuina argitaratu du, “Ilargiker, klima-aldaketaren ikertzailea” haurrentzako argitalpenen bildumaren hirugarren ipuina. Liburuek klima-aldaketaren zientzia Euskadiko lehen hezkuntzako ikasleei hurbiltzea dute helburu.

2023an “Ilargiker eta bero-boladak hirian” bigarren liburua argitaratu ondoren, Iratxe Rubiok, BC3ko ikertzaile laguntzaileak, eta Amelia Benito del Vallek UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle eta ikertzailek, liburu berri honetan ohiko kontsumo-produktuen bizi-zikloaren kontzeptua landu dituzte. Helburua lehen hezkuntzako ikasleak kontsumo mota honi lotutako kutsadura gutxitzeaz kontzientziatzea daa, eta aldi berean, ingurumenaren zaintza hobetzea. Gainera, ipuin honetan, osagai matematiko-teknologikoa txertatzen da, kutsadura murrizteko estrategiak garatzen laguntzeko.

Teknologiaren integrazioak eta modelizazio zientifikoak funtsezko zeregina dute klima-aldaketa geldiarazteko estrategiak planteatzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko orduan. BC3n, adibidez, ARIES proiektuak baliabide naturalen fluxuak mapeatzeko eta ebaluatzeko tresna aurreratuak eskaintzen ditu, datu zientifiko egiaztatuetan oinarritutako ingurumen-politikak optimizatzen lagunduz.

Hirugarren lan honetan aurreko bi ipuinetan agertzen diren protagonista berak dira. Aipatzekoa da “Ilargiker” protagonista, bai BC3ko ikertzaile-figura ordezkatzen duelako, bai emakume zientifikoaren rola aldarrikatzen duelako. Oraingoan, Ilargikerrek BC3 teknologia-tailer batean parte hartzea proposatu die lehen hezkuntzako ikasleei. Tailer honetan, ikasleek sagar-zukuen ekoizpenari eta kontsumoari lotutako kutsadura murrizteko zenbait irtenbide ezagutuko dituzte.

“Ilargiker eta lurraren zaintza” liburua “Training Caravan Txiki” dibulgazio zientifikoko ekimenaren parte dela. Ekimen hori BC3ko Zientzia Arduratsuaren eta Berrikuntzaren Programaren (RRI) gai-arloaren barruan dago, eta lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Proiektu honetan klima aldaketari buruzko gai nagusien zorroztasun zientifikoan oinarritutako erantzunak eskaintzen dira, egungo ulermen zientifikorik onena haurren eskura jarriz. Aldi berean, ikerketa-karrera lehen hezkuntzako ikasleengana hurbiltzen da, haien interesa pizteko.

2024-2025 ikasturtean, “Training Caravan Txiki” ekimena Bizkaiko lehen hezkuntzako 60 ikastetxetan izan da. UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleek, AGIS (Ahots Gorako Irakurleen Sarea) programaren bidez, hirugarren lan hau ozen irakurriko dute ikasgeletan. Programak, irakurmena hobetzeko, irakurketaren aurretik eta ondoren, hainbat jarduera didaktiko planteatuko ditu, ipuinaren gaia testuinguruan kokatzen laguntzeko eta lehen hezkuntzako ikasleek BC3k aurkeztutako edukiak uler ditzaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.