Elisa Sainz de Murieta eta Unai Pascual Ahoz Aho saioan izan dira klima aldaketak Euskal Herriko kostaldean izango dituen eraginen inguruan mintzatzen


Iturria: Ahoz Aho (ETB 1)

Klima aldaketak kostaldeetan eragina izango duela jakina da, baina Euskal Herriko kostaldean zer nolako eragina izango duen oraindik ikusteke dago. Horren arira, Elisa Sainz de Murieta eta Unai Pascual ETB1eko Ahoz Aho saion izan dira Euskal Herriko kostaldean agerikoak diren klima aldaketaren sintomaz mintzatzen.

Bi ikertzaileak bat etorri dira Euskal Herri mailan kostaldeak pairatuko dituela klima aldaketaren ondoriorik latzenak ez bada egoera aldatzen. Horren adierazle da azken urteetan jasandako uholdeak. Sainz de Murieta ikertzaileak, itsas-mailaren igoerak gure hirietan izango duen eragina aztertzen du BC3n.

Kalteberatasuna hitza azpimarratu du Sainz de Murieta ikertzaileak solasean, gure kostaldeetako herri eta hiriek klima aldaketari aurre egiteko kontuan eduki behar diren hiru atal biltzen ditu; atal fisikoa edo mehatxua, esposizioa, hau da, bidean zer dagoen (herria, mendia, gizartea…) eta azkenik aurre egiteko gaitasuna. Guzti honi ona aurre egitea da kalteberasuna – neurriak aztertu eta neurtu.

“Herriak ahalik eta azkarren aldaketei aurre egiteko prestatu behar dira.” Elisa Sainz de Murieta -Ahoz aho

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *





Financiado por el Ministerio de Ciencia Innovación y Universidades y la Agencia Estatal de Investigación,
a través de la Convocatoria: Maria de Maeztu 2017 (BOE 21/10/2017) siendo la referencia de nuestro expediente: MDM-2017-0714

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change. Excelencia María de Maeztu.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies