The importance of Ice


Publication sources: Berria

Sergio H. Faria, an Ikerbasque Professor researcher at Basque Centre for Climate Change multidisciplinary research centre, has published a new article in Basque newspaper Berria “The importance of Ice”. Faria in this article underlines the need to understand what happens to the ice on the planet, even if we don’t have glaciers on our territory. This article is part of the collaboration that BC3 has started with the newspaper Berria in 2021

Izotzaren garrantzia

Author:Sergio Henrique Faria – Ikerbasque ikerketa irakaslea BC3n

Source: Berria Newspaper

Artikoko izotza urtzeak poloetako zurrunbiloa ezegonkortu du, eta komunikabideak, duela aste batzuetatik, arreta handiz jorratzen ari dira gaia. Fenomenoak ezegonkortasun handia eragin du hemengo neguan eta ipar hemisferio osoan. Artikoa urtzeak kliman eta euskal ekonomian duen adierazpen bat gehiago izan da —hainbat gertatu dira azken urteetan—. Bai, Artikoko izotzean gertatzen denak eragina du hemengo lehen sektorearen patuan. Telekonexio deitutako eragin horiek erakusten digute ulertu egin behar dugula zer gertatzen den planetako izotzarekin, baita geure lurraldean glaziarrik ez badaukagu ere.

Guztiok ezagutzen dugu «izotza ura da eta ura bizitza da» aforismoaren bertsioren bat. Askok badakigu, gainera, munduko ur gezaren gehiengoa —ia %70— glaziarretan eta poloetako kasketeetan dagoela. Haien urtze neurrigabea da itsas mailaren igoeraren arrazoi nagusietako bat. Itsas mailaren igoerak mundu guztiko kostaldeetako komunitateak eta ekosistemak mehatxatzen ditu, baita Euskadikoak ere.

Bestetik, askotan ez gara jabetzen izotza funtsezkoa izan dela zientziaren, kulturaren eta gizarte modernoaren garapenean. Hona hemen adibideetako batzuk: azkeneko desglaziazioak baldintza egokiak sortu zituen Holozeno goiztiarreko eta Iraultza Neolitikoko giza migrazioentzat. Eta horixe izan zen giza bizimoduaren lehen errotikako eraldaketa soziala, nekazaritza garatu zenean. Izotzak —antzinako greziarrek krystallos deitzen zuten— sorrarazi zuen kristalaren ideia modernoa, hau da, forma poliedriko simetrikoko material solido eta zeharrargia. Johannes Kepler fisikari alemaniarrak elurraz egindako ikerketak dira (Strena, 1611) atomismo modernoaren zutarrietako bat: Keplerrek proposatu zuen teoria atomistiko batekin azal zitekeela elur kristalen sei puntako simetria. Azkar baztertu zuen ideia hori, ez baitzuen atomismoan sinesten, baina kristal egitura atomikoaren kontzeptuaren oinarriak ezarri zituen. Robert Hooke zientzialari ingelesak Micrographia lan aitzindarian (1665) jakinarazi zuen elur kristalen simetria ikertzeko irrika izan zela mikroskopioa asmatzeko izan zuen motibazioetako bat. Izotza protagonista izan da teoria atomikoa kimikan sartu denean ere, John Dalton zientzialari britaniarraren lan aitzindariaren bidez (A New System of Chemical Philosophy, 1808). Daltonek teoria atomikoa erabili zuen izotzaren zenbait propietate kimiko azaltzeko.

Gaur egun kriosfera kontzeptuaren bidez aitortzen da izotzak klimaren eta iraunkortasunaren egonkortasunean duen garrantzia. Kriosfera da klima sistema globalaren bost osagai nagusietako bat, atmosferarekin, hidrosferarekin, litosferarekin eta biosferarekin batera. Izotzaren garrantzia nabarmendu dute IPCCren (Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea) azken urteetako txostenek, Ozeanoei eta kriosferari buruzko txosten berezia klima aldakor batean lanean bereziki. Txosten horiek erakusten digute izotza dela klima aldaketari buruz daukagun alerta goiztiarrerako lehen sistema. Baina alerta sistema hori politika klimatiko eraginkorrei aplikatu ahal izateko, aurrena, ulertu egin behar da, bai alerta mezua, bai zer gertatzen den izotzarekin eta horrek nola eragiten digun. Historia errepikatu egiten da behin baino gehiagotan: izotzaren mezuak ulertu egin nahi dituzte, eta hurrengo errotikako eraldaketa sozialaren buru izan nahi dute, oraingoan iraunkortasuna lortzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.