BC3k Euskaraldian parte hartuko du


BC3k, Euskaraldia dinamikan izen eman du, zentroan euskararen erabilera bultzatzeko. Herritar euskaltzaileak aktibuatu eta hizkuntza ohitura aldatzea da Euskarak 365 egun dinamikaren helburua.

 

Euskaltzaleak aktibatu nahi  du Euskaraldiak  beren egunerokoan  euskaraz  bizitzeko  urratsak  eman  ditzaten. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena gauzatu nahi du Euskal Herri osoan. Hamaika  egun  horietan, 16  urtetik  gorako  herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu  nahi ditugu.

Ahobiziak, ulertzen  duten  guztiei  euskaraz  hitz  egiten  dieten  lagunak  dira  (baita  ezezagunei  lehen  hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere).

Belarriprestak, berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da, eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.