BC3k Euskaraldian parte hartuko du
BC3k, Euskaraldia dinamikan izen eman du, zentroan euskararen erabilera bultzatzeko. Herritar euskaltzaileak aktibuatu eta hizkuntza ohitura aldatzea da Euskarak 365 egun dinamikaren helburua.
Euskaltzaleak aktibatu nahi du Euskaraldiak beren egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena gauzatu nahi du Euskal Herri osoan. Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu nahi ditugu.
Ahobiziak, ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere).
Belarriprestak, berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da, eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.