Unai Pascual Klima Aldaketaren eta trantsizio Energetikoaren Lege Proiektuaren inguruan aritu da Diputatuen Kongresuan


Unai Pascual Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Batzordean izan da ostegun honetan, irailaren 17an, Espainiako Gobernuaren Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Lege proiektuari buruz hitz egiteko. Pascualek agerraldian azpimarratu du “premiazkoa eta ezinbestekoa” dela Klima Aldaketaren Lege berri hori martxan jartzea, klima larrialdiarri aurre egin ahal izateko.

Ikerbasqueko ikerlariak BC3 – Basque Centre for Climate Change lanean, uste du beharrezkoa dela politikaren eta zientziaren arteko elkarrizketa arina sortzea, erabakiak hartzeko, neurri klimatikoak aplikatu ahal izateko, justizia soziala ahaztu gabe.

Pascualek, gainera, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legean sartzeko neurri berriak proposatu ditu; hala nola, ingurumen-fiskalitatea, adibide gisa Kanada eta Suitzako kasuak jarriz.

Agerraldiaren amaieran, Unai Pascualek azpimarratu du zientziak kontuan izan behar dutela konponbideak bilatzeko eta herritarrek ardatz aktiboa izan behar dutela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.