UrbanKlima 2050 – Research Assistant


Basque Centre for Climate Change-k (BC3) ikerketa-laguntzaile (Research Assistant, RA) lanpostu bat eskaintzen du lanaldi osorako, bi urterako (luza daiteke), 6 hilabeteko hasierako probaldiarekin.

LIFE URBAN KLIMA 2050 Europako proiektu bat da, eta hogei bat erakundek parte hartzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan (horien artean, BC3). Zehazki, proiektuaren helburu nagusia da URBAN KLIMA 2050 Euskal Autonomia Erkidegoko Klima Aldaketaren Estrategiaren xedeak eta helburuak ezartzea, proiektuak irauten duen sei urteetan zenbait ekintza eta proiektu pilotu gauzatuz. Alde horretatik, BC3k, besteak beste, arlo hauetan lagunduko du:

  1. Klima-aldaketari eta osasunari buruzko hiri-mailako politikak. Koordinazioa (gainbegiralea): Aline Chiabai doktorea
  2. Administrazio publikoaren trebakuntza teknikoa klima-aldaketaren aurrean. Koordinazioa (gainbegiralea): Estíbaliz Sanz
  3. Euskal Autonomia Erkidegoari egokitutako arrisku klimatikoen gobernantza-eredua garatzea. Koordinazioa (gainbegiralea): Marta Olazabal doktorea

Jarduera bakoitzeko dedikazio-maila aldatu egingo da kontratu-aldian, proiektuaren beharren eta ezarritako lan-egutegiaren arabera, eta proiektuak BC3n duen barne-koordinatzaileak kudeatuko ditu.  Oro har, eta jarduera horietako bakoitzerako, hautatzen den pertsonak ardura hauek izango ditu (besteak beste):

  • Hiri-mailako klima-aldaketari eta osasunari buruzko politiken egoera (literatura zientifikoa eta grisa barne) eta jardunbide egokiak aztertzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen eskumenak eta eginkizunak aztertzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-plangintzaren eskumen-esparrua eta araudia aztertzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko klima-arriskuak kudeatzeko eta planifikatzeko mekanismo egokiak berrikusi eta aukeratzea.
  • Materialak prestatzea, eta ekitaldiak, workshopak, mintegiak, inkestak eta elkarrizketak antolatzen laguntzea.
  • Datu-baseak sortzen eta bildutako informazioaren azterketa teknikoa egiten laguntzea.
  • Proiektuaren barruan entregatu beharreko dokumentuak prestatzen laguntzea.
  • Alderdi interesatu teknikoekin nahiz ez-teknikoekin komunikatzea eta koordinatzea, jardueraren liderrek gainbegiratuta.
  • BC3ren barne-koordinazioan eta kanpo-hedapenerako materialak prestatzen laguntzea.

Hautatutako pertsona Leioan (Bizkaia) egongo da fisikoki, EHUren Zientzia Parkean, BC3ren instalazioetan. Hautatutako pertsona Estibaliz Sanzek (proiektuaren koordinatzailea BC3n) gainbegiratuko du zuzenean, eta Aline Chiabai eta Marta Olazabal doktoreekin lankidetza estuan arituko da, proiektuaren beharren arabera. Espero da eskatzaileak beteko dituela erakunde anfitrioiak ezarritako jokabide- eta etika-arauak (BC3).

Eskatzen diren esperientzia / trebetasunak:

  • Esperientzia jasangarritasunarekin eta klima-aldaketarekin erlazionatutako politikak ikertzen
  • Esperientzia sektore- eta hiri-politikak eta lurralde- eta hiri-plangintzako tresnak aztertzen
  • Maisutza proiektuarekin erlazionatutako arloan, edo esperientzia aholkularitza edo ikerketa aplikatuko proiektuetan
  • Erraztasuna (frogagarria) gaztelania, euskara eta ingelesa erabiltzeko
  • Erraztasuna (frogagarria) datu-baseak, kalkulu-orriak eta testu-prozesadoreak erabiltzeko.
  • Ahozko eta idatzizko komunikaziorako gaitasun ona, pertsonen arteko harremanetarako eta analisirako gaitasun ona, eta talde kulturaniztun batean lan egiteko gaitasun frogatua.

Kontuan hartuko diren esperientzia / trebetasunak:  

  • Nazioarteko esperientzia

Onurak eta lan giroa: 

  • BC3ko Adaptation Lab ikerketa-lerroan sartzea.
  • Karrera zientifikoa garatzeko aukera, banakako plan zientifiko baten urteko prestakuntzan oinarrituta.
  • Astean 35 orduko lanaldia
  • Urtean 30 opor-egun
  • Astea egun bateko telelana
  • Barne-trebakuntzako, ikasteko edo zentroaren erantzukizun sozial korporatiboarekin lotutako jardueretan parte hartzeko aukera
  • Lan-giro bikaina
  • Lan-eremu lasai eta zabalak.

Lanpostua

Lanpostua 2 urterako izango da, baina, lanean ondo jardunez gero, luzatu egin ahal izango da. Hasierako probaldia 6 hilabetekoa izango da.

Soldata

Urteko soldata gordina 24.000 euro da.

Tokia

Basque Centre for Climate Change (BC3), Bizkaia.

Kontratuaren hasiera data:

2020ko urriaren 1a

Giza Baliabideen Bikaintasunaren saria jaso duen erakundea den aldetik, BC3k konpromisoa hartua du ikerketako baldintza akademikoak eta familiako betebeharrak bateragarri egiteko. BC3k ardura berezia du emakume eta gizonentzako aukera-berdintasunarekin. Beraz, kalifikazio egokiak dituzten edozein kulturatako emakumeak animatu nahi ditu lanposturako hautagaitza aurkez dezaten.

Interesdunek honako hauek bakarrik sartu behar dituzte eskabidean:

  • Orrialde bateko motibazio-gutuna eta
  • Curriculum Vitaea (luzera norberaren esku).

 *** Bi dokumentuak PDF fitxategi berean. ***

Eskaera hr@bc3research.org helbidera bidali behar da, mezuaren gaian “RA UrbanKlima” jarrita. Lanpostu honen izaerari buruzko edozein kontsulta egiteko, idatzi Estibaliz Sanzi, helbide honetara: estibaliz.sanz@bc3research.org. Lehen faseko hautaketan aurrera egiten duten hautagaiei ebaluazio-batzordeak jakinaraziko die hori. Gerta liteke informazio gehiago eskatzea eskaerako informazioa frogatzeko. Lehen hautaketan aukeratutako hautagaiei aurrez aurreko elkarrizketa egingo zaie irailaren lehenengo hamabostaldian.

Eskaerak egiteko azken eguna

2020ko abuztuaren 28a

Comments are closed.





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.