5 apirila, 2017

Klimagune Workshop 2017 “Klima aldaketa eta parte-hartzea”

Klimagune Workshop 2017 topaketa zientifiko berritzailerako foro izan nahi du eta klima-aldaketarekin lotuta dauden hainbat profil bildu nahi ditu, hala nola, zientzialariak, maila ezberdinetako kudeatzaileak, enpresa pribatuak, komunikazio-arloko profesionalak, ingurumen, gizarte eta garapenarekin lotutako gobernuz kanpoko erakundeak eta herritarrak, orokorrean. BC3k eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatutako ekimena da Klimagune Workshop. Ekimen honen helburua da ezagutza, proiektuak eta garapenak partekatzea aurrerapen zientifikoen eta praktikoen mailan, Euskal Autonomia Erkidegoan zein hortik kanpo alor horretan lanean diharduten ikerketa-talde eta erakundeen arteko sinergiak eta lankidetzarako esparruak sortzea oinarri.
29 maiatza, 2017

Prentsa Oharra (2017-05-29)/ Klimagune Workshop 2017: Klima aldaketa eta parte-hartzea

"KLIMAGUNE 2017k PARTAIDETZA ETA KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO EKINTZAK HURBILTZEN DITU"­Klimagune 2017 -klima-aldaketari buruzko bi urtez behingo hitzordua- ekimenaren erronka da diziplina arteko ezagutza berriaren baterako sorkuntza klima-aldaketari buruz eta hura entzuleria ugaritara transmititzea parte hartzeko dinamika berritzaileen bidez.­Bere helburua da lankidetza-esparru iraunkor bat aktibatzea, klima-aldaketaren aurkako ekintzan batera diharduten eragile guztien artean: akademiatik eta erakundeetatik herritarrengaraino.­BC3k (Basque Centre for Climate Change) eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, workshop honen 7. edizioak partaidetza sozialeko moduak eta mailak aztertuko ditu klima-aldaketari dagokionez, esparru honetako pentsalari eta lider ospetsuenetako batzuen laguntzarekin.­Eragile guztiek paper aktibo bat hartuko duten ekintza-sareak sortzeko dei honekin, Klimagune 2017k Pariseko Akordioen ekintza-espiritua jasotzen du.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.