Elisa Sainz de Murieta, BC3 - Basque Centre for Climate Change: klima Aldaketa ikergaiko ikertzailea, urtarrilaren 25ean eta 16an Herbehereetan egin berri den Klimara Egokitzeko Goi Bilerari buruz elkarrizketatu dute. Solasaldian zehar, Sainz de Murietak aldaketa klimatikoari aurre egiteko neurriak hartzearen beharra azpimarratu du. Gainera, bai arintze- eta egokitze-neurrien planak era berdinean garatu eta ezarri behar direla azaldu du, tokian-tokian eta maila globalean.