18 iraila, 2020

Unai Pascual Klima Aldaketaren eta trantsizio Energetikoaren Lege Proiektuaren inguruan aritu da Diputatuen Kongresuan

Unai Pascual Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Batzordean izan da ostegun honetan, irailaren 17an, Espainiako Gobernuaren Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Lege proiektuari buruz hitz egiteko.
23 iraila, 2020

Krisi klimatikoa: krisi bati aurre eginez, beste krisi batetik ateratzeko

María José Sanz, BC3 - Basque Centre for Climate Changeko zuzendari zientifikoa eta IPCCko kidea, urriaren 1ean, 18.00etan, UPV/EHUko Udako Ikastaroek antolatutako Donostia Sustanability Forumeko jardunaldi berezietan parte hartuko du.
16 urria, 2020

Gaur argitaratu den ikerketa berri baten arabera, “kontsumitzen dugun haragi guztiak ez du eragin bera klima-aldaketan”

Amigos de la Tierra elkarteak, Basque Centre For Climate Change (BC3) zentroarekin elkarlanean, txosten bat argitaratu du Elikaduraren Mundu Egunean, eta han jakinarazi du abeltzaintza estentsiboak eta larreen kontserbazioak klima-aldaketa arintzen dutela pentsuen inportazioa oinarri duen abeltzaintza industrialarekin alderatuta, zeinak lurzoru naturalak (larreak edo basoak) nekazaritza-lurzoru bihurtzea behar baitu; horretarako, baso tropikalak soildu behar dira, eta horrek karbono-aztarna bat eragiten du.
19 urria, 2020

Teknopolis – Loreak eta polinizatzaileak, elkarrekin ezinbestean

Ainhoa Magrach, BC3 - Basque Centre for Climate Changeko Ikerbasque ikertzailea, eta bere taldekiak, Maddi Artamendi eta Paula Dominguez ikertzaileak, Gorbeian lanean ari diren Transit proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte Teknopoliseko azken saioan. Erreportaian, BC3ko ikertzaileek polinizatzaileen lana azaldu dute, eta zergatik den garrantzitsua beraien ingurumena ulertzea eta baita ere, zeintzuk ondorio ekarri ditzazkeen ingurumenaren aldaketak, bereziki klima aldaketaren ikuspegitik.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.