Prentsa Oharrak

3 abuztua, 2018

BC3 Prentsa oharra: Unai Pascualek zuzenduko du eta naturak giza-ongizatean dituen baloreak aztertzeko IPBES-en egingo den ikerketa

Unai Pascual (Gasteiz 1973) naturaren baloreetako IPBES-ren ebaluazioko presidentekide izendatu berri dute. IPBES 2012. urtean sortu zen, Nazio Batuen Erakundeak bultzatuta, eta bere zeregina da politika publikoen ardura duten erakundeei eskaintzea ebidentzia zientifikoak, askotariko ezagutzak, lan tresnak eta bestelako metodoak, planetako naturaren egoera hobetzeko, babesteko eta baliabide naturalak era jasangarri batez erabiltzeko, gaur egungo eta etorkizuneko gizarteen iraupenerako giltzarri baitira.
17 uztaila, 2018

BC3 Prentsa Oharra: BC3k María de Maeztu akreditazioa jaso du

Ikerketako Estatu Agentziak adierazi du “María de Maeztu” akreditazioa eman diola BC3 (Basque Centre for Climate Change) erakundeari, han egiten den ikerlanaren kalitatea eta bikaintasun-maila aintzatesteko. Ebaluazio-batzordeak, azken txostenean, azpimarratu du: “BC3n egiten den ikerketa, jakintza-alor asko hartzen dituena, eredugarria da, eta erakusten du zer izan behar luketen natura-zientziek etorkizunean”.
2 uztaila, 2018

Prentsa oharra: BC3ko Marta Olazabalek zuzenduko du munduko itsasertzeko hiri handiak egokitzeko politikak ebaluatuko dituen ikerketa

AXA fundazioak, nazioarteko lehia-prozesuan, BC3ko ikertzaile senior Marta Olazabalen ikerketa-proiektua hautatu du, eta 130.000 euro emango dizkio bi urtean proiektu horri. Proiektuak munduan klima-aldaketara egokitzeko politika publikoek eta hirietan xede horretarako egiten ari diren inbertsioek zenbaterainoko kalitatea eta eraginkortasuna duten ebaluatuko du.
15 ekaina, 2018

BC3 prentsa oharra: Nekazaritzaren intentsifikazioa ez da garapen iraunkorraren sinonimoa

Ezagutzaren eten honi aurre egin nahian, Unai Pascualek, Erresuma Batua, Danimarka, Espainia eta Frantziako ikertzaileekin batera, azterlan zientifikoen berrikuspena egin du nekazaritzaren intentsifikazioak gizakien nahiz ingurumenaren ongizatean dituen eraginak arakatzeko asmoz.
11 maiatza, 2018

BC3 prentsa oharra “Energia berriztagarriak eta trantsizio energetikoa Espainian 2030-2050”

Apirilaren 23an ospatu da Madrilen “Energia Berriztagarriak eta Trantsizio Energetikoa Espainian 2030-2050” jardunaldia, eta antolatzaile izan ditu BC3 (Basque Centre for Climate Change), Energia Ekonomiarako Espainiar Elkartea (AEEE) eta Energiaren Espainiar Kluba (Enerclub). Jardunaldi hau BC3n Mikel Gonzalez-Eguino buru duen TRANSrisk europar proiektuan kokatua dago, eta berriztagarrien eta trantsizio energetikoaren arloan erreferentziazkoak diren eragileak izan dira parte hartzen, nola nazioartekoak hala europarrak eta estatu-mailakoak
19 martxoa, 2018

BC3 prentsa-oharra: “Ingurumen-zerbitzuengatiko ordainketen” diseinuko hutsuneek zalantzan jarri dute horien eraginkortasuna

BC3n lanean diharduen Unai Pascual Ikerbasqueko ikertzailearen partaidetzaz Nature Sustainability aldizkari ospetsuan argitaratutako lanaren arabera, ingurumen-zerbitzuengatiko ordainketek mundu osoko ingurumena babesteko tresna baliagarria den arren, nahitaezkoa da horren ebaluazioa egitea eta testuinguru kultural eta sozio-ekonomiko bakoitzera egokitzea.
6 martxoa, 2018

Giza-osasunarenganako onurek estaliko dituzte Pariseko Hitzarmenaren kostuak

BC3 (Basque Centre for Climate Change) ikerketa-zentroko ikertzaileak buru izan dira nazioarteko ikerketa honetan, Horizon 2020 programak sustatuta.
18 urtarrila, 2018

BC3 Prentsa Oharra (2018-01-18) “Naturaren ekarpen materialetik harago” BC3-k Science aldizkarian argitaratutako publikazio berria

BC3ko Ikerbasque ikertzaile Unai Pascual-ek Science aldizkari zientifiko entzutetsuan argitaratu du buru izan duen ikerketaren emaitzak.Bertan ondorioztatu du munduak era zabalago batean hauteman behar dituela naturak jendeari egiten dizkion ekarpenak.
22 ekaina, 2017

Prentsa Oharra (2017-06-22) “Guaca-Mole Gisako Jasangarritasuna”

GUACA-MOLE GISAKO JASANGARRITASUNA -Zenbait lekutan egindako jasangarritasunaren aldeko ahaleginek ingurumenaren gaineko presioa eragin dezakete beste leku batzuetan. - Environmental Research Letters aldizkari ospetsuan argitaratu da BC3n lanean diharduen Unai Pascual Ikerbasqueko ikertzaileak zuzendutako lana, jasangarritasun globalerako kritikotzat jotzen den ekosistemen kudeaketa berri bat proposatzen duena.Bilbon, 2017ko ekainaren 22ean – Guaca-mole deritzon haurrentzako mahai-jokoan, jokalariek mazo bat erabiltzen dute han-hemenka ateratzen diren satorrak kolpatzeko, eta kolpe bakoitzaren ostean, satorrak beste zulo batzuetatik ateratzen dira. Joko honek iradokitzen digun irudiak ezin hobeto adierazten du leku jakin bateko arazo baten konponbideak beste arazo batzuk sorraraz ditzakeela beste leku batzuetan, eta jasangarritasunaren kasuan, zenbait esku-hartzek oso ondorio larriak ekar ditzakeela. Jasangarritasunaren arloan, toki baten ingurumen- edo giza-arazo bat konpontzen saiatzen garenean arazo hura beste eremu batzuetara tokialdatu daitekeela iradokitzen du. Tokialdaketa honek klima aldaketa, biodibertsitatearen murrizketa edo deforestazioren bezalako mundo mailako ingurumen arazoei mundo mailako erantzunak emotea eragozten du.
5 ekaina, 2017

Prentsa Oharra (2017-06-05) “Bilbon egingo da ekainaren 7tik 14ra IPCCren Idazle Adituen lehen bilera, 2019 urterako Berotegi-Gasen Herrietako Inbentarioei buruzko 2006ko Gidalerroak egokitzeko”

PRENTSA OHARRA (2017-06-05) "Bilbon egingo da ekainaren 7tik 14ra IPCCren Idazle Adituen lehen bilera, 2019 urterako Berotegi-Gasen Herrietako Inbentarioei buruzko 2006ko Gidalerroak egokitzeko"[Bilbo, 2017ko ekainak 5] 190 aditu baino gehiago elkartuko dira Bilbon ekainaren 7 eta 14 bitartean. Beren egiteko nagusia izango da Txosten Metodologiko berria lantzea, zeinak Nazio Batuen Erakundeko Klima-Aldaketako Marko-Ituneko herrialdeek beren berotegi-gasen emisioak eta xurgapenak kalkulatzeko darabiltzaten gidalerroak eguneratzeko balio izango duen, Pariseko 2015eko Akordioaren eskakizunetara egokitzeko.Bilerak, beraz, abian jarriko du egokitze prozesua, Report 2019 Refinement to the 2006 IPCC Guidelines for National Greenhouse Gas Inventories (2019 Refinement) delakoa sortzea helburu duena. Zehatzago, bertan elkartuko diren adituek txoten horren atal nagusien nondik norakoak finkatuko dituzte, egitekoak antolatu eta banatuko dituzte idazleen artean eta mugarriak ezarriko dituzte oraingo Bilboko eta aurtengo irailean egingo den bigarren bilera bitarteko aurrerapenak ezartzeko. 2108. urtean beste bi bilera egingo dituzte, eta aurreikuspenen arabera, 2019ko Egokitzapena amaituta izango da 2019ko maiatzean IPCC erakundeak egingo duen jardunaldi plenarioan.