Berriak

8 maiatza, 2020

Superelikagaien ingurumen-inpaktua La Mecánica de Caracol saioan

Ainhoa Magrach BC3 - Basque Centre for Climate Change ikertzaileak Radio Euskadiko La Mecánica de Caracol saioan parte hartu du, eta superelikagaiek ingurumenean duten eraginari buruz egindako azken azterlanaz hitz egin du.
5 maiatza, 2020

Teknolopolis “Natura eta Gu”

Aste honetako "Teknopolis" saioan biodibertsitateaz hitz egin du, eta biodibertsitatearen eta habitaten galeraren eta bizi dugun krisi globalaren arteko harremanaz.BC3 - Basque Centre for Climate Change Unai Pascual ikertzaileak biodibertsitateak jasaten duen presioa eta horren ondorioak azaldu ditu. Gaur egungo osasun-krisia ez dago mehatxatzen gaituen krisi ekonomikoarekin lotuta, ezta klimarekin ere. Edo krisi bakarra dira? BC3ko ikertzaileak galdera horri erantzun dio.
4 maiatza, 2020

Ibon Galarraga, BC3ko zientzialaria, “La Caixa” Fundazioak ENERPOLIS proiektuagatik aintzatetsia

Ibon Galarraga, Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundeko ikertzailea, "La Caixa" Fundazioaren Gizarte Ikerketarako lehen deialdiko sarituetako bat izan da.  Zehazki, "Espainiako eraginkortasun energetikoko politikak: kontsumitzaileen hautaketen analisia" (ENERPOLIS) proiektuagatik aintzatetsi dute euskal zientzialaria. Proiektu horretan, etxetresna elektrikoen eraginkortasun energetikoengatik ordaintzeko prestasuna eta Madrilgo Behe Emisioen Eremuaren (BEE) eraginkortasuna aztertzen dituzte, eta hobetzeko proposamenak ekarriko dituzte.
29 apirila, 2020

“Superelikagaiak”, superinpaktua ingurumenean

“Superelikagai” deritzen elikagaiak- —kinoa, aguakatea eta abar— gero eta presenteago daude mendebaldeko dietan, janari osasungarri eta "ekologikoak" bilatu nahiaren ondorioz. Baina eskaera gero eta handiago horren ondorioz, produktu horiek gero eta inpaktu handiagoa dute munduko ingurumenean eta gizartean, eta horri ez zaio jaramonik egiten.
22 apirila, 2020

“The future of cities in the face of twin crises” Marta Olazabal’s opinion article at The Conversation

This time of a global health crisis,  Marta Olazabal, BC3-Basque Centre for Climate Change Research Fellow and AXA Research Fund Postdoctoral Fellow, and Sarah Colenbrander from World Resources Institute, write an opinion article on climate change and the COVID-19 crisis and how this can be addressed in cities.Olazabal and Colenbrander's article deal with the critical point that this situation cost to cities and the new investment to handle it.
20 apirila, 2020

Baso helduek aurreikusitakoa baino CO2 gutxiago xurgatzen dute: “Sakonago erabili behar dugu geure burua, isuriak murrizteko”

La Marea aldizkariaren gehigarri den Climaticak BC3ko ekofisiologoa den Teresa Gimeno elkarrizketatu du ikerketaren inguruan. Elkarrizketan zehar, Gimenok ikerketan lortutako emaitzek baso helduak aldaketa klimatikoa arintzeko giltzarri direla baina mugak dituztela adierazi du.
16 apirila, 2020

Kaltetutako ekosistemak leheneratzeko epe luzerako estrategiak behar dira

Nature Ecology & Evolution aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, ekosistema degradatu batek epe luzerako (hamarkadetako edo mendeetako) leheneratze-estrategia behar du, leheneratzeak izan ohi duen arrakasta mugatua hobetzeko. BC3ko eta Harvardeko Unibertsitateko David Moreno-Mateos eta BC3ko Asun Rodriguez-Uña ikertzaileek ikerketan parte hartu dute.
15 apirila, 2020

Anil Markandya participate in the “The ClimateTech Podcast”

BC3 former director Anil Markandya participate in the The ClimateTech Podcast of UNEP DTU Partnership, a leading international research and advisory institution on energy, climate and sustainable development. In this podcast series, experts and practitioners present their views and insights on specific technologies or sectors, that can help address the climate crisis, and more importantly, how we can speed up its implementation in the developing world. The programme participate Anil Markandya, Former Director of the Basque Centre for Climate Change, Richard Klein, Senior research fellow at the Stockholm Environment Institute and  Jessica Troni, Head of the adaptation unit at UN Environment
14 apirila, 2020

Berria egunkariak asteburu honetan koronabisurak munduri ekarriko dion aldaketaren inguruan gogoeta egin du. Horretarako jakintza arlo ugariko 30 aditu elkartu ditu aldaketa honek ekarriko duen mundu aldaketaren nondik norakoak izan daitezkeen esagutzeko. Aditu hauen artean BC3 - Basque Centre for Climate Change-ko zuzendari den María José Sanz aurkitzen da, COVID-19ak krisi klimatikoan izango dituen eraginen inguruan gogoeta egin du.
14 apirila, 2020

Baso helduek uste baino CO2 gutxiago xurgatzen dute

Nature aldizkarian argitaratutako azterlan batek erakusten du litekeena dela baso helduek ezin izatea atmosferara giza jardueraren ondorioz isuritako CO2 gehigarria xurgatu, eta, beraz, isuri horiek murrizteko lan gehiago egin beharko dugu. Ikerketan Teresa Gimenok, BC3ko Ikerbasque ikertzaileak, parte hartu du.