Praktiken Programa

BC3a klima aldaketaren inguruko ikerketa zentru bat da. BC3ak beraz, Ikerketa karrera garatu nahi duten Gradu/Master/Doktorego programetako ikasleak lagundu nahi ditu bere praktikak zein master lanak bertan egiten. Gradu/Master/Doktorego praktikak zein Master lana BC3an egin daitezke baldin eta ikaslearen ikerketa interesak bat egiten badu BC3ko ikerketa ildo batekin eta BC3ko ikerlari senior batek superbisore lanak egiten baditu.

Gainera beharrezkoa da ere praktika hauek jatorrizko Unibertsitateko programa baten baitan egotea eta hitzarmen bat egotea hurrengo informazioa behintzat duelarik: praktiken iraupena, Unibertsitateko superbisorea, BC3ko superbisorea, besteak beste. Ikasleak aseguru bat izan beharko du praktikek irauten duten bitartean.

Interesa baldin badaukazu BC3an Gradu/Master/Doktorego praktikak zein Master lana garatzeko mezu bat bidali hurrengo helbidera internships@bc3research.org eta hurrengo informazioarekin:

  1. Izena eta abizenak*
  2. Ikerketa ildoa ala zure ikerketa interesak*
  3. Programa akademikoaren izena eta Unibertsitatea*
  4. CVa*
  5. Proposatutako egonaldiaren datak: hasiera eta bukaera datak* (garrantzitsua toki baliabideak konfirmatzeko)
  6. Praktikak jarraituko dituen BC3ko ikerlariaren izen eta abizenak

*Beharrezkoa den informazioa

 





©2008 BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai. All rights reserved.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies