Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Climate Sessions I tailerra: klima aldaketa, ekintzailetzarako aukera

25 azaroa, 2021 @ 4:00 pm - 6:00 pm

Climate Sessions I tailerra:
Klima aldaketa, ekintzailetzarako aukera

Asteartea, azaroak 30, 2021
Sarekin e – week

Konexio, prestakuntza eta hausnarketa espazio bat, klima aldaketaren aurkako borrokara bideratutako ideiak garatzeari ekiteko gogoa duten pertsonak orientatzeko.

Bizkaiko lurraldeak eta udalerriek etorkizuneko zer esparru eta erronka dituzten ulertzeko aukera, klima aldaketari dagokionez.

Sarekin Week-eko “Climate Sessions” direlakoen bidez, arreta berezia jarri nahi dugu planetaren etorkizunak eta gizarteak berak behar duen aukera batean, aurre egiteko klima aldaketak eragindako berokuntza globalaren eta berokuntza horrek ekosistemetan izan ditzakeen ondorioen erronkari. Aukera hori, gainera, COVID-19aren pandemia osteko susperraldian iritsi da, Europar Batasunaren bultzadarekin. Bizkaia bezalako lurralde batean, funtsezkoa da erreferente gisa kokatzea klima aldaketaren aurkako borrokan, garapen ekonomiko eta sozialerako aukera berriak emango dituelako, enpresa arloko ikerketa eta berrikuntza bultzatzeaz gainera.

“Climate Sessions” direlakoak ingurumenarekin eta klima aldaketarako irtenbideak bilatzearekin kontzientziatuta eta konprometituta dagoen publiko bati daude zuzenduta. Publiko hori izan daiteke:

  • Arlo horretan ekiteko asmoa duten profesionalak eta ekintzaileak.
  • Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako azken ikasturteetako ikasleak, bai eta Master, GRAL eta doktoregaiak ere.
  • Ekintzailetza sustatzeari eta laguntzeari eta dagoeneko finkatuta dauden enpresei euskarria eta laguntza emateari lotutako tokiko eta eskualdeko garapen agentzietako teknikariak.
  • Lanean ari diren edo lana bilatzen ari diren profesionalei zuzendutako etengabeko irakaskuntza eta prestakuntza zentroak.
  • Unibertsitate zentroetako eta lanbide heziketako zentroetako irakasleak eta ikertzaileak.

ASTEARTEA 30

16:00 Inaugurazioa (saioen aurkezpena)

16:15 Esparru txostena klima aldaketaren erronkak (Marta Olazabal, BC3)

16:45 Klima aldaketa, ekintzailetzarako aukera (Alfredo Bezos)

17:00 Enpresa esperientzia (Roseo Eólica Urbana)

7:15 Ekosistema ekintzailea: erronkara bideratuta (Aritza López de Guereño, UPV-EHU)

1:45 Galderak eta eztabaida

18:00 Saioaren amaiera

Xehetasunak

Data:
25 azaroa, 2021
Ordua:
4:00 pm - 6:00 pm
Kategoria Ekitaldi:




Financiado por el Ministerio de Ciencia Innovación y Universidades y la Agencia Estatal de Investigación,
a través de la Convocatoria: Maria de Maeztu 2017 (BOE 21/10/2017) siendo la referencia de nuestro expediente: MDM-2017-0714

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change. Excelencia María de Maeztu.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies