
- ekitaldia hau amaitu da.
Jauzi Handia
22 apirila, 2020 @ 2:00 pm - 4:15 pm
Ekitaldi nabigazioa


UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatzen duten Jauzi Handiaren programaren baitan saioa antolatuko du Agirre Lehendakaria Centerrek. Saio horretan klima aldaketaren ikerketan erreferentea den BC3 (Basque Center for Climate Change) zentruko Elisa Sainz de Murieta doktore eta ikerlariak parte hartuko du . Saioak bi atal bereiztu izango ditu; batetik Elisaren azalpena Klima larrialdiaren inguruan eta bestetik, talde txikian eta handian egingo dugun dinamika parte hartzaile laburra. Guztira 2 ordu-2 ordu eta laurden iraungo du saioak
Jauzi Handia ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren zuzendaritzak bultzatzen du 2018. urtetik, eta Gipuzkoako Campusaren (UPV/EHU) Errektoreordetzak koordinatzen du. Egitasmoaren helburu nagusia da kultura demokratikoa eta giza eskubideekiko konpromisoa bultzatzea, elkarrizketa politikorako, entzumen aktiborako eta Garapen Jasangarriaren helburuak sustatzeko.
Campus osoko 1. eta 2. mailako ikasleek parte hartzen dute, unibertsitateko eta unibertsitate kanpoko irakasleekin. Ikasturte amaieran izango da ekitaldi bat, non ikasleek banako edo taldeko egitasmoak aurkeztuko dituzten. Parte hartzaileek ziurtagiria jasoko dute, zeinak ordu kopurua jasoko duen eta baliokidea izango den 1-2 ECTS kreditu eskuratzeko, Campuseko Errektoreordearen ebazpenaz.