BC3k bat egin du Ingurumen Hezkuntza bultzatzeko Boost proiektuarekin


Euskadin iraunkortasunaren arloan lan egiten duten erakundeen sarearekin batera, BC3k bat egin du Boost proiektuarekin, euskal gizarte osora ingurumen-hezkuntza bultzatzeko proiektutarekin. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Hezkuntza Sailak sustatutako ekimena da, eta klima-aldaketaren eraginak murrizteko eta erronkei erantzuna ematea du helburu.

Boostek online plataforma bat sortuko du ingurumen-hezkuntzaren esparruan lan egiten duten sareak konektatzeko. Plataforma horri esker, ezagutza eta jarduerak esparru horretan integratu ahal izango dira, eta 2025etik aurrera egongo da eskuragarri. Halaber, zentro fisiko matrize bat izango du, 2025ean ateak jendearentzat ere irekiko dituena, eta egungo ekoetxeetan zentro sateliteak izango ditu.

Proiektua abian jartzearen foku nagusia familiak dira, baina eremu guztietako profesionalengana jotzea ere aurreikusten da, ingurumen osoaren eta, bereziki, krisi klimatikoaren ondorioen oinarrizko ulermena lortzeko gaitasuna emanez.

BC3k ekimen honetan lagunduko du bere dibulgazio proiektu ezberdinen ekarpena eginez, hala nola Ilargikerren haurrentzako ipuinak edo UNTWISTen liburu laburra. Hitzaldiak eta tailerrak ere eskainiko ditu, krisi klimatikoaren kausak eta ondorioak hobeto uler daitezen.

Boostek hainbat sektoretako 32 erakunde laguntzaile ditu, hala nola unibertsitateak, elkargo profesionalak, administrazioak, ikastetxeak, GKEak edo enpresa-klusterrak, eta 2024aren amaierarako 120ra iristeko asmoa du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.