BC3k iraunkortasun plana sortzeko lehen urratsak eman ditu


BC3k bere jasangarritasun- eta mugikortasun-plana abiarazteko bideari ekin dio aurten, karbonoa izurketak murrizteko bidea errazteko eta zentroko baliabideen erabilera eraginkorra sustatzeko helburuarekin.

Iraunkortasuneko eta mugikortasun eraginkorreko plana garatzeko, BC3 karbono-aztarnaren azterketa egiten ari da. Gainera, hainbat lantalde sortu dira jasangarritasunari ahalik eta modu zabalenean heltzeko. Azterketa horrek aukera emango dio egungo egoera baloratzeko, hobekuntza-arloak identifikatzeko eta helburu neurgarri eta errealistak ezartzeko.

Gure helburua da hurrengo urteetarako iraunkortasunaren ibilbide-orri bat sortzea da, %100ean inklusiboa izango dena eta zentroko kide guztiek bultzatua, arrakasta ziurtatzeko. (Irune Vegas, project officer eta iraunkortasun planaren arduraduna, BC3)

BC3ko estrategia berriak erakundearen eragiketen ingurumen alderdiak orekatzea du helburu, ingurumenean eta gizartean eragin negatiboak minimizatuz eta epe luzerako onurak maximizatuz.

Plana garatzeko sortu dugun taldelanean, BC3 osatzen duen eremu guztietako pertsonak gaude. Horri esker, iraunkortasun-estrategia berria zentroko balioekin bat etorriko da, eta bateragarria izango da gure proiektuekin eta jarduerekin. (Estibaliz Sanz, ikertzailea eta iraunkortasun planaren arduraduna, BC3).

Diagnostikoaren lehen fase honetan, zentroaren egoera eta bertako langileen ohiturak baloratzen saiatzen ari dira. Azterketa hori lan-talde desberdinekin jasangarritasun- eta mugikortasun-plana osatuko duten proposamenen multzoa adosteko partida gisa erabiliko da. Proposamen horiek BC3 bere baliabideetan eta karbono baxuan ikerketa zentro eraginkorra izaten lagunduko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.