Iazko “Emakumeak eta neskak klima-aldaketaren zientzian” ekimenarekin jarraituz, BC3k bi webinar ospatuko ditu 2023ko otsailaren 13an, bata ingelesez (10:00 am) eta bestea euskaraz (11:00 am), Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Emakumeak Zientzian ekimenaren barruan. Bi saioek STEAM karrerek bigarren hezkuntzako ikasleei, batez ere emakumeei, eskaini diezaieketen aukera zabala erakutsi nahi dute, oraindik ere genero arrakala handia baitago.
BC3ko ikertzaile-talde batek beren esperientzia pertsonal eta profesionalei, aurre egin dieten erronkei eta genero-ikuspegia zientzian eta teknologian txertatzearen garrantziari buruz hitzegingo du. Euskarazko saioan Marta Pascual eta Jaione Ortiz de Zarate ikertzaileak izango dira hizlari nagusiak eta Eva Alonso ikertzaileak moderatuko du; ingelesezko webinarra, berriz, Leticia Pérez eta Elena Galán ikertzaileek gidatuko dute, Estibaliz Baroja ikertzailearen gidaritzapean.