BC3k 3 Ikerbasque ikertzaile berri gehitu ditu


BC3ko Marta Olazabal, Agustín del Prado eta Pablo Manzano ikertzaileak Ikerbasque ikertzaile berri gisa aurkeztu zituzten joan den azaroaren 28an, Bilboko Guggenheim museoan egindako ekitaldi ofizial batean, Ikerbasqueren 15. urteurrena baitan.

Gaur egun, BC3k Ikerbasqueko 16 ikertzaile ditu, hiru kategoriatan banatuta: 7 Research Professor, 5 Research Fellow eta 4 Research Associate. 

Edizio honetan, Pablo manzano ikertzaileak Ikerbasque Fellow kategoria lortu du, abeltzaintzako sozioekosistemen jasangarritasunean egindako diziplinarteko ikerketagatik.

Bestalde, Agustín del Prado eta Marta Olazabal Ikerbasque Associate izendatu dituzte, ikerketatako etapa ezberdianei erantzuna emateko sortu den kategoria. Hain zuzen ere, Del Prado, klima-aldaketaren zientziari eta nekazaritzari egindako ekarpenengatik izendatu dute, eta Olazabal, berriz, klima-aldaketara egokitzeko arloan egindako azken lorpenengatik eta Imagine Adaptation proiektuagatik.Gainera, aurten ikertzailea bere ikerketagatik aitortua izan da Hezkuntza Saila eta Ikerbasquen eskutik.

Ikerbasqueri buruz

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioa, 2007an bultzatu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek aspaldidanik egiten duten ikerketa zientifikoa indartzeko. 15 urte hauetan, Ikerbasquek talentu ikertzailearen aldeko apustua egin du politika zientifikoaren funtsezko ardatz gisa, mundu osoko ikertzaileak erakarriz, beren karreraren uneren batean Euskal Herritik alde egin zutenak barne, eta Euskadiko zentroetan zeuden pertsonei beren karrerak sendotzeko aukerak eskainiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.