Jasangarritasuna, puntako diziplina anitzeko ikerketaren bidez
Gure gizartea larrialdi klimatikoan murgilduta dago, hainbat diziplinatatik heldu behar den erronka, beharrezko ezagutza, metodologiak eta tresnak emateko, eta, aldi berean, gizarte bidezkoago batera eramango gaituzten erabakiak hartzeko, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) bultzatuz.
María de Maeztu proiektuan, BC3k klima-aldaketaren ondorioz ingurumen-erronkei aurre egiteko zientzian oinarritutako irtenbideak bultzatzeko proiektu bat proposatzen du, giza garapen iraunkorra eta naturarekiko errespetuzkoa sustatzeko ikuspegiarekin.
“Klima-aldaketa da inoiz gizateria gisa aurre egin behar izan diogun erronkarik garrantzitsuena. Horregatik, ezinbestekoa da premiazko neurriak hartzea, ezagutza zientifikoan oinarrituta“ adierazi du María José Sanz BC3ko zuzendari zientifikoak.
María de Maeztu Plan Estrategikoaren ezarpenak eragin handia izango du, halaber, zentroaren helburu zientifikoak Horizonte Europa programarekin lerrokatzen, elkarlaneko eta translazioko ikerketaren ikuspegia gehiago bultzatuz, nazioartekoagoa, generoaren aldetik orekatuagoa eta Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuaren printzipioekin are konprometituagoa. Gainera, prestakuntza zientifikoa eta ikerketa-karreren garapena bultzatuko ditu etapa guztietan, diziplina anitzetik, bai eta barne-egiturak indartu ere, ezagutzaren eta teknologiaren transferentzia errazteko.
Bikaintasuneko zentroak eta unitateak
Guztira 9 unitate izan dira akreditatuak edizio honetan, Severo Ochoa akreditazioarekin beste 9 zentrorekin batera. Ospe handiko ikertzaileek osatutako nazioarteko batzorde zientifiko bat arduratu da ebaluazio- eta hautaketa-prozesuaz. Prozesu horrek zentro eta unitateen emaitza zientifikoak eta programa estrategikoak aztertu ditu, bikaintasunagatik gailentzen diren hautagai guztien artean nabarmentzeko.